Langile autonomoak geran ia guztiak, gure bezero direnei egindako lanengatik faktura bat igortzeko betebeharr izaten dugu, kobratu nahi badugu behintzat. Faktura hauetan adieraziko dugu egindako zerbitzua edo saldutako produktua eta baita prezio eta data. Aste honetako artikuluan faktura hauek jaulkitzeko dugun epeaz arituko gara.
Noiz eman behar diogu faktura bezeroari?
Bezeroa partikular bat bada, salmenta edo zerbitzua emateko momentuan entregatu beharko zaio faktura. Normalean situazio honetan izaten diren autonomoak komertzioen jabe diren merkatari txikiak izaten dira.
Bezeroa autonomo edo empresa bat izanez gero, legearen arabera, faktura hori egiteko epea, lanak egin zen egunetik hurrengo hilabeteko 16. egunerarte izango genuke. Ondoren emititutako faktura hori bezeroari emateko beste hilabeteko epea dago, baina normalean emititzen den momentuan bidaltzen zaio bezeroari.
Autonomo askoren kasuan, lan bat baino gehiago egiten dituztenez bezero berdinarentzat, eta gauzak errezteko faktura horiek bildu egiten dituzte. (Faktura laburbilduak deitzen zaite) Kasu hauetan kontuan izan beharko ditugu:
-Egun desberdinetan eginiko lanak izan daitezke, baina bete hilabete bakarrean eginikoak eta bezero berdinarekin. Garrantzitsua da hau zergak ordaintzeko egon daitezkeen arazoengatik.
-Faktura hauek emititzeko epea besteak bezela hurrengo hilabeteko 16. Egunarte izaten da.
Gogoratu guk ere gorde behar ditugula igorritako faktura guztien kopiak eta gainera 4 urtez gorde beharko ditugu, Ogasunak behartzen gaituenez.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik garrantzia eman nahi diegu fakturak igortzeko dauden betebeharrei. Fakturak sortzen ditugun momentutik betebehar fiskalak ere sortzen dira, nahiz eta ez kobratu faktura horiek, beraz kontuan izan noiz eta nola jaulkitzen diren faktura horiek.
Utzi zure iruzkina