Autonomoen berriak

2019AN NEGOZIO BERRI BAT HASTEKO GOMENDIOAK

blog image 2017_05_31_10_53_01_900x506.jpg

Aste honetako artikulua, 2019an negozio berri bat hasteko intentzioa dezuten ekintzaile guztiei zuzenduta dago. Jarduera berri bat hasterako orduan gaur egun Gizarte Segurantzan autonomo berrientzat dagoen bonifikazioa, 50€ hileroko kuota 12 hilabetez, oso garrantzizkoa da, eta gainera gaur egun 5.000 biztanle baina gutxiago dituen herri batean bizi direnek bonifikazioa 12 hilabete gehiagoz izango dute.

Kontuan eduki behar duzue aktibitate ekonomiko berri bat hasterakoan ematen diren lehen pauso horiek, jardueraren zimenduak izango direla eta beraz, geroz eta sendoagoak izan, orduan eta errazagoa izango zaizue hazten joatea etorkizunean.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik, pauso horiek ahalik eta egokien emateko gomendio batzuk eman nahi dizkizuegu. Hala arrakasta izateko aukerak handiagoak izango dira eta aktibitate berriak sortzerakoan ematen diren hainbat akats ekidin.

-Lehendabiziko pausua negozio plan on bat prestatzea da. Ongi definitu negozioa nola hasiko den eta baita denboran izango duen bilakaera, bai irabazi eta bai galerak zenbatekoak izango diren adieraziz. Nahiz eta ezin dugun zihur jakin nolakoa izango den gure jardueraren etorkizuna, nolakoa izatea espero duguna aipatu behar da, gure aurrikuspenak. Gogoratu, beti presentazioa zaindu behar den gauza bat dela, kasu askotan bankuan hau aurkeztu beharko duzue eta finantziazioa lortu ahal izateko. 

-Kontuan hartu beharreko beste lan garrantzitsu bat, etorkizunean gure jardueran izan ditzakegun egoera desberdinak imajinatzea izaten da eta hauen aurrean zein jokabide hartu beharko genukeen gure negozioarentzat onura handiena bilatuz. Honek bizkortasuna emango digu ondoren benetan gertatu daitezkeen egoeren aurrean.

-Lehen bi puntu horiek bete ditugunuen, hurrengo pausua administrazio publikoek exijitzen dizkiguten tramite guztiak bete beharko ditugu gure proiektua martxan jarri ahal izateko. Gaur egun Gizarte Segurantza eta Ogasuneko altak oso azkar egin daitezke modu telematikoan eta Gipuzkoautonomo aholkularitzatik doan egingo dizkizugu tramite guztiak. 

-Eskatu ditzakezuen subentzio eta laguntza desberdinak ezagutzea ere oso garrantzitsua da negozio berri bat hasterakoan. Egia da gaur egun ez direla asko ekintzaileek dituzten laguntzak baina eskuratzeko aukera izanez gero, bultzada garrantzitsua izango da hasierako aldapei aurre egiteko. Gipuzkoatuonomo aholkularitzatik, laguntza desberdinen berri ematen diegu gure bezero guztiei, beti ere laguntza hori jasotzeko aukera dutenean.

-Azkenik negozioaren helburuak aipatu behar ditugu. Guztiz beharrezkoa da helburu batzuk markatzea, gure jardueran motibazioa eta grina mantentzeko, baina beti ere helburu errealistak izan behar dira. Jarri helburu lorgarriak, erreferentzia bezela balioko dutenak eta gure negozioa nahi dugun norabidean hazten lagunduko digutenak Negozio bakoitzak hazkunde erritmo desberdina izan dezake.

Aldaketa asko izaten ari dira azken hilabeteetan autonomo erregimenean, eta 2019 urtean ere beste hainbat aldaketa indarrean sartuko direla dirudi, beraz oso garrantzitsua da laguntza profesional bat edukitzea. Asesoría on baten sostenguak informazio eguneratu eta zuzena edukitzea erraztuko dizute eta hala zuen negozioaren baliabideak ahalik eta ondoen erabili.

1 Iruzkinak

21-12-2018 Alberto

Gracias por dar siempre informaciòn tan útil

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar