Autonomo askok uste duten Europar Batasun barnean egiten diren eragiketak BEZ gabekoak direla, baina hala izateko hainbat baldintza bete behar dituzte eragiketa hauek.
Europar Batasun barneko profesional autonomo edo empresa bati ondasun edo zerbitzuren bat erosiz gero, ROI erregistroan alta ematea komeni zaizu BEZak eragiketa hauetan duen erabilera berezia ongi aprobetxatu ahal izateko.
3 baldintza nagusi bete behar dituzte eragiketak Barne Eragiketak bezala kontsideratuak izateko, eta ondorioz BEZa ez aplikatu ahal izateko fakturetan. Europar Batasunera saltzen baduzu, fakturak BEZ gabe egin behar dituzu eta eroslea bere herrialdean eginbeharreko kudeaketak egingo ditu. Ordea gu bagara erosleak, faktura BEZ gabe etorriko da baina gure buruari eragin beharko diogu BEZ hori hiruhileko likidazioan 300 ereduan. Gipuzkoautonomo kasu hauetan betebehar guztietaz arduratuko da.
1)Ondasunaren garraioa España ez den Europar Batasuneko beste herrialde batetik abiatu behar da, eta Españara( Canarias, Ceuta eta Melilla contatu gabe) iritsi.
2)Erosle eta saltzailea autonomo edo empresa izan behar dira.
3)Erosle eta saltzaileak ROI erregistroan alta moduan egon behar dute.
ROI erregistro horretan alta eman ahal izateko, 036 ereduan adierazi beharko duzu hori autonomo bezala lehen aldiz alta egitean, edo beranduago autonomo bezala bertan aldaketaren bat egiteko. Behin ROI erregistroan alta eginda, era honetako eraiketak egitean, 349 ereduan adierazi beharko da (eredu informatzailea besterik ez da). Lan hau Gipuzkoautonomo aholkularitzak egingo dizu!
Zure bezeroak azken kontsumitzaileak badira, faktura hemengo BEZarekin egin beharko duzu (zerbitzu elektronikoak izan ezik). Eta lehen esan dugun bezalaxe, ROI erregistroa Europar Batasuneko barne eragiketentzat da, operazio internazionalak beste legedi bat jarraitzen dute.
Eragiketa hauek noizean behin bakarrik egiten baditugu ez du pena merezi ROI erregistroan egotea. Kasu asko izaten dira non Ogasunak berak ezeztatu egiten duen ROIen alta, jarduerak duen izaeragatik, edo Europar Batasunera egiten diren eragiketa kopuru txikiagatik. Ordea eragiketa hauek askotan egiten badituzue oso komenigarria izango zaizue ROIen erregistratuta egotea. Jarri Gipuzkoautonomorekin kontaktuan eta guk egingo dizuegu eginbeharreko guztia.
Utzi zure iruzkina