Autonomoen berriak

AUTONOMO ATZERRITARRAK HAZTEN JARRAITZEN DUTE

blog image incremento_ventas.jpg

Beste urte batez langile autonomo atzerritarrak, estatuko ekonomiaren errekuperazio prozesuan,  bultzatzaile nagusietako bat izaten jarraitzen dute.

Duela egun gutxi ATAk( Langile Autonomoen Elkarteak) 2018 urteari buruzko datu interesgarri ugari argitaratu zituen, eta berriz ere garbi gelditzen da atzerritarrak izaten ari diren garrantzia langile autonomo erregimenean.

2018an zehar 49.986 autonomo berrik egin zuten alta Gizarte Segurantzan eta horietatik 26.475 langile autonomo atzerritarrak izan ziren, erdia baino gehiago.

Autoenpleguak, lan merkatura salto egiteko modu garrantzitsua izaten jarraitzen duela garbi gelditzen ari da azken urteetan, urtero gero eta gehiago direlarik.

Euskal Herriko datuak begiratuz gero, langile autonomoak momentu honetan 172.071 gera, eta horietatik 10.585 kanpotarrak dira, %6,2 besterik ez. Hala ere hazkundea gero eta azkarragoa dute, eta 2018an zehar 9.608 izatetik 10.585 izatera pasa dira, %10,2ko hazkundea.

 

Urte hasiera honetan langile autonomo bezela alta egiteko intentzioa baduzue, ez zalantzarik izan eta deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara, behar duzuen laguntza eskeiniko dizuegu eta alta doan!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar