Hurrengo azaroaren 10ean berriz ere bozkatzera joan beharko dugu estatuko gobernua sortzeko akordiorik lortu ez dutelako, eta ondorioz, autonomoen sektorean eman behar ziren aldaketa eta onartu behar ziren lege berriak atzerapen gehiago daramate. Estatuko aurrekontu orokorrak onartu harte halaxe izango da.
Duela urte bat baino gehiago aipatu zen autonomoek beren benetako irabaziengatik kotizatu beharko luketeela, eta hau indarrean jartzeko lehen fecha 2019 urtea izango zen. Orain denbora pasa delarik gero eta argiago ikusten da hau 2020 urterako ere ez dela indarrean jarriko oraindik, baina bestalde aplikatu dute autonomoen kotizazioaren igoera.
Aurrekoarekin lotuz, aipagarria da azken aldian txosten batzuk aurkeztu dituztela adierariz autonomoek lehen urteetan duten gizarte segurantzako kuotaren bonifikazioa iada ez dela lehen izaten zen bezain lagungarria, eta hau baino eraginkorragoa izango litzakeela irabazien araberako kotizazioa edota fiskalitate bonifikazio edo deskontuak aktibitatearen lehen urteetan.
Azkenik gaurko artikuluan ez genuke aipatu gabe utzi nahi autonomoen gastuen deduzibilitatearen inguruan oraindik ere dagoen iluntasuna. Oraindik ere ez bait dago batere argi etxean lan egiten duten autonomoek zein gastu sartu ditzaketen edota ea dietak gastu bezela sartu daitezkeen edo ez. Adibidez duela gutxi Kataluñako Tribunal batek onartu egin zuen ticket desberdinen deduzibilitatea kasu konkretu batzuetan, beraz gauzak ez daude batere argi oraindik ere.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik autonomoen inguruko notizia guztien berri ematen saiatuko gara. Ea lehenbailehen berri hobeekin etortzeko aukera dugun!
Utzi zure iruzkina