Ekintzaile askorentzat jarduera berria hasteko garai onenea udazken hasiera dela uste dute eta horregatik autonomo alta dexente izaten dira urtearo honetan, zoritxarrez beste batzuek udara amaierarekin batera jarduera bertan behera uztea erabakitzen dute. Denda askotan normala izaten da udara ondoren salmentak beherakada dexenta jasatea.
Uste oso zabaldua da autonomoen artean baja egin ondoren eginbehar fiskal guztiak amaitzen direla, baina ez da inondik ere hala. Jarduera bukatu eta baja egin ondoren, ogasunean oraindik hainbat aurkezpen egin beharko dira. Hauek izaten dira ohikoenak:
Hiruhileroko betebeharrak:
Lehenagotik alta egoeran egiten diren hiruhileko aurkezpenak nahitanahiez egin beharko dira baja egiten den hiruhilekoan. Adibidez baja irailaren 15ean egiten bada, hirugarren hiruhileko horren aurkezpenak egin beharko ditugu.
-BEZa (300, 310, 370 Ereduak).
-PFEZ ordainketa zatikatuak (130 eredua).
-Alokairu edo langileen gaineko atxikipenak (110 eta 115 ereduak).
-Europar batasuneko barne eragiketengatik (349 eredua).
Urteko betebeharrak:
Jakingo duzuen bezala, behin urtea amaituta hainbat eredu aurkeztu behar dira ogasuenean hurrengo urteko urtarril eta otsailean. Hauek aurkeztu ondoren, gure betebeharrak bukatutzak eman ditzazkegu eta geldituko zaigun gauza bakarra errenta deklarazioa egitea izango litzake. Hauek dira urtea amaituta ogasuenan aurkeztu behar izaten diren ereduak:
-BEZa (390, 391 edo 392 ereduak)
-Alokairu edo langileen gaineko atxikipenen urteko laburpena (180 eta 190 ereduak).
-Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena, 3005,06€ baino gehiago (347 eredua).
Kontuan izan Gipuzkoautonomo aholkularitzan dituzuen betebehar fiskal guztiak eguneratuta eramaten lagunduko dizuegula!
Utzi zure iruzkina