Autonomoen berriak

BENETAKO IRABAZIEN ARABERAKO KOTIZAZIOA

blog image reforma_autonomos_2017.png

Abuztu honetan iada Autonomoen Erregimenean Kotizazio Minimoaren igoera txiki bat izango da Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu ondoren, baina gaur beste gai garrantzitsu bati buruz arituko gara, autonomo bakoitzaren Kotizazioa aktibitate ekonomikoan izandako irabazien arabera jartzea.

Lehenago ere aipatu genuen 2017 amaieran aukera hau aztertzen ari zirela Autonomoen Legedi berria atera zutenean, baina orain autonomoen aldeko estatuko bi elkarte garrantzitsuenen eskaerapean (ATA eta UPTA), aukera hau zabaldu egin da.

Erakunde hauen intentzioa, kotizazioari buruzko aldaketa hau 2019an Langile Autonomoen Erregimen Bereziko Lege Erreforma batean sartzea litzake. Hauek izango lirake proposamen hauen ezaugarri nagusiak:

Aldaketa honekin 5 koitzazio maila desberdin egongo lirake autonomo erregimenean, eta izandako irabazien arabera aukeratu behar izango litzateke.

-Lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren autonomoak (10.302,6€/Urtean), hilero 50€ko kuota bakarrik ordaindu beharko lukete, beti ere 2 urteko maximoarekin.

-Lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago, baina 30.000€ baino gutxiagoko irabaziak dituztenentzat, autonomo kuota 278,87€koa izangoa hilero. Hau gaur egun edozein autonomok kuota minimoa izanda ordaintzen duena da.

-Irabaziak 30.000€ eta 40.000€ artean badaude ordaindu beharreko kuota minimoa 357€koa izango litzake hilero.

-Irabaziak 40.000€ eta 60.000€ artean badaude, autonomoen kuota minimoa 416,91€koa izango litzake hilero.

-Azkenik, autonomo batek 60.000€ baino gehiagoko irabaziak izanez gero, hilerko gizarte segurantzan ordaindu beharreko kuota 556€koa izan litzake.

 

Aldaketa hau onartu eta indarrean jarriko balitz, aipatu beharreko beste puntu bat tarifa murriztua nola aldatuko litzakeen da. Gaur egun, tarifa murriztuaren bonifikazioa eskuratzeko ez dituzte irabaziak begiratzan, eta kotizazio legedi berri hau martxan jarriz gero, tarifa murriztua SMIa baina irabazi txikiagoa dituztenek bakarrik hartu lezakete.

 

Azken aldaketa aipagarria autonomoak baja egoeran dauden bitartean gizarte segurantzako hileroko kuotak guztiz bonifikatuta egongo direla. Hala eta guztiz ere, ikusi egin beharko dira nola doazen negoziazio hauek elkarte eta gobernuaren artean baina aldaketa garrantzitsuak izaten badira Gipuzkoautonomo aholkularitzatik informazio osoa zabalduko dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar