TicketBai fakturazio modu berria indarrean sartu denetik, zalantza asko sortzen ari dira autonomo eta enpresa txiken artean fakturak emititzeko garaian. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago lehenagotik ere jakina dela, salmenta bat edo zerbitzu bat eskeini ondoren beti faktura sortzeko betebeharra dagoela, faktura normal bat edota faktura erraztua. Fakturan egindako zerbitua edo saldutako produktuaren datuak eta IVA datuak sartu beharko ditugu, baina zenbat denbora izaten da faktura hori emititu eta entregatzeko?
Garrantzitsua iruditzen zaigu fakturazio legedia birgogoratzea, beti ere kontuan izanda TicketBai sistema berriaren funtsa irabaziak izaten diren une berean Ogasunari faktura bidaltzea dela.
Bezeroa partikularra den kasuetan, lana egiten den edo produktua saltzen den momentu berean eman behar da factura, ezin da hurrengo egunera itxaron. Normalean komertzioei pasatzen zaie hau, ia beti azken bezeroei saltzen dietela.
Bezeroa autonomo edo enpresa bat den kasuetan ordea, lana edo salmenta egin eta ondorengo hilabeteko 16.egunerarte izango da epea faktura sortzeko. Eta faktura sortu ondoren hilabete osoa edukiko genuke faktura hori bezeroari bidaltzeko.
Beste kasu batzuetan autonomo batzuek hilabete osoan egindako lanen faktura bakarra sortzen dute, faktura laburbildua litzake. Adibidez, fisioterapeutak, Psikologoak eta antzeko aktibitateak. Kasu hauetan ondorengo bi puntuak kontuan izan beharko ditugu:
TicketBai indarrean dagoen momentutik ordaintzen den unean sortu beharko da faktura,
Ez bada hilabete osoa ordainketa bakarrean kobratu, ezin litzake faktura laburbildua egin, eta kobratu den bakoitzean faktura bat sortu beharko litzake.
Gogoratu faktura sortu bada, ondoren 4 urtez gorde beharko dela faktura horren kopia bat, Ogasuneko legeak adierazten duen bezelaxe.
Azkenik kontuan izan faktura bat sortzen den momentutik aurrera, Ogasunean betebehar fiskalak ere sortzen direla, eta nahiz eta faktura ez kobratu betebehar fiskalak faktura sortu den dataren araberakoak izango dira. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik TicketBairi buruzko beste edozein zalantza argitzeko prest gaude, jarri gurekin harremanetan.
Utzi zure iruzkina