Autonomoen berriak

Negozioa bezeroari orientatzearen garrantzia

blog image customer_563967_960_720.jpg

Gaur egun mundu osoan zehar merkatuan dagoen konpetentzi latzari aurre egiteko beharrezkoa da gure negozioa bezeroari bideratuta egotea. Nahiz eta, produktu edo zerbitzu onenea eskeini, ez badugu bezeroak nahi duenean arreta jartzen ez dugu arrakasta lortuko. 

Ondoren aipatuko ditugun aholku hauek kontuan hartuta, errezagoa izango zaizue zuen negozioa bezeroei orientatuta egotea eta etorkizun oparoa izatea.

  • Ba al dakigu zeini zuzentzen geran?

Galdera honen erantzuna argi eduki behar dugu. Hala errazagoa izango zaigu jakitea bezeroak zer espero duen gugandik, ondoren bere behar horiek asetzeko, eta azkenik fidelizatzea lortzeko.

  • Zer bilatzen dute bezeroak?

Ez izan lotsarik, eta galdetu zuen bezeroei. Zer da gure negoziotik gehien aintzat hartzen dutena momentu honetan. Gainera hala zertan hobetu dezakezuten ere errazago jakingo duzue. Bezeroei entzutea oso garrantzitsua da.

Kasu askotan, xehetasun txikiak izaten dira bezero batek lehiakide bati erosi ordez zu aukeratzeko arrazoia. Ordutegia, pagatzeko moduak, deskontu puntualak, banaketa zerbitzuak eta beste hainbat detailek bezeroak erakartzea ekar dezake.

Egia da ez dela erraza, baina gaur egungo mundo globalizatuan, jendearen ikuspuntu eta gogoak egunez-egun aldatzen dira, eta gure bezeroena ere bai. Interneten oso erabilgarriak diren inkesta eta txostenak ditugu eta oso erabilgarriak izan daitezke.

Bezeroa da beti gure jardueraren etorkizuna ezarriko duena, eta ikusi dugun bezela autonomoek gure negozioaren inguruan izaten ditugun galdera garrantzitsu askoren erantzuna ere beraiek dute,

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar