Galderak Galderak

Gipuzkoautonomo bezero bezela freelance eta autonomoak dituen aholkularitza bat da, eta ondorioz prezioak, eskeinitako zerbitzutara egokituta daude.

Espezializazioak eta gure web aplikazioaren bitartez eginiko gestioak tramiteak asko azkartzen ditu eta hala efizienteagoak izan gaitezke.

Nahiz ete gaur egun arte ez dugun inoiz gure bezeroen kontsulten limiteekin inungo arazorik izan, badugu gehiengo kontsulta limite bat. Noizbait kasurenbat edukiko bagenu abixua pasako genizuke eta limite hori aplikatuko genuke edo bestela gainkargu bat ezarri.

Badakigu gure bezeroentzat autonomoen legedian urtero egiten diren aldaketak nahiko buruhauste izaten direla. Horregatik bide desberdinak eskeiniko ditugu aldaketa hauei buruz beti eguneratuak egon daitezen, bai legedi aldaketak eta bai bonifikazio eta subentzio desberdinetan egon daitezken berrikuntzak. Horiek denak sare sozialen bidez, gure Blog-ean publikazioekin, teléfono dei bitartez edo modu presentzialean egingo ditugu.

Negozio berri bat hasteko intentzioa baduzu, beharrezkoak diren tramite guztiak guztiz doan egindo dizkizugu. Ogasunean alta (036), JEZen alta (840), eta Gizarte Segurantzan (TA521).

Zerga modelu hauek betetzeko bezero bakoitzari hobekien datorkion modalitate fiskala zein den kontuan hartuko dugu.

Ez dugu inongo permanentziarik eskatzen, urtebeteko iraunkortasuna izango dute autónomo bezala alta doan eman ditugunak bakarrik.

Inoiz langilerik kontratatu ez duzutenok, lehenik eta behin Gizarte Segurantzan enpresari bezala erregistratu beharko zarete (TA6).

Langilea inoiz ez bada kontratatua izan, Gizarte Segurantzan afiliazioa egiteko obligazioa dago "afiliazio zenbakia" eskuratzeko(TA 1).

Betebeharrezko beste hiru pausu daude kontratazioak egiterakoan:

  • Altak, bajak eta langileen datuen aldaketak: Zuentzat lanean hasten diren langileen edo lana bukatzen duen langileen altak, bajak, eta langileen datuen aldaketak jakinarazteko obligazioa dago, legeak ezartzen duen epean,
  • Langileen kontratuen aurkezpena SEPEn. Kontratuak egin eta 10 eguneko epean SEPEn erregistratu beharko dira.
  • Gizarte Segurantzako kotizazio ordainketak: Altan mantendu beharko dituzue zuen langileak lan harremana mantentzen den bitartean eta langileentzat beharrezkoak diren Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu.

BEZ: Kontsumoa kargatzen duen zerga da eta azken kontsumitzaileak ordaintzen du. Autonomoak bitartekari lana besteri ez du egiten ogasuna eta azken kontsumitzailearen artean. Hiruhilero ordaintzen da.

PFEZ: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga da, eta bi modalitateren artean aukeratu beharko da, zuzeneko modalitate normala eta zuzeneko modalitate erraztua. Hiruhilero ordaintzen da.

Urtero errenta deklarazioa egin beharko da.

Badira beste eginbehar fiskal batzuk ere autonomo bakoitzaren egoeraren arabera, adibidez:

LOKAL ALOKAIRUA: Hiruhileko deklarazio bat egin beharra dago lokal alokairuetan egindako atxikipenengatik.

HIRUGARRENEKIN EGINDAKO ERAGIKETEN URTERAKO AITORPENA: beste pertsona edo entitate batekin urte naturalean guztira 3.005,06€ baino gehiagoko eragiketak.

Lanaren etekinak, ekonomi jardueren eta sarien atxikipenak eta konturako sarrerak: Enpresak, autonomoak eta zergak ordaintzera behartutako gainerakoak, hiruhileko hortan langileprofesional edo enpresariei egindako atxikipenak deklaratu eta ordaintzen dituzte.

Lehendabizi gaixotasunaren zergatia zehaztu beharko da, arrunta edo lanaren ondorioz sortutakoa.

-Gaixotasun arrunta edo istripu normala.

4.egunetik 20.egunera, baja hartu aurreko hilabeteko koitzazio oinarriaren %60a kobratuko da.

21.egunetik aurrera baja hartu aurreko hilabeteko kotizazio oinarriaren %75a kobratuko da.

-Lan istripua eta gaixotasun profesionala:

Baja hartu duzun egun beretik aurreko hileko kotizazio oinarriaren %75a kobratuko da. (Beti ere autonomoak kontingentzia profesionalengatik kotizatu badu)

Legedi berriak jubilatzeko gutxieneko urtea atzeratu egin du 65 urtetatik 67 urtetara.Gainera jubilazioa kalkulatzeko kontuan hartzen den urte kopurua haunditu egin da 15 urtetik 25 urtetara.

Prestazioaren zenbatekoa kotizazio oinarriaren eta kotizatutako urteen arabera kalkulatuko da.

Aurre jubilazioa eduki ahal izateko, langile autonomoak 63 urte izan behar ditu eta 35 urte kotizatuak eduki gutxienez.

Autonomo batek pentsio maximoa lortu ahal izateko pagatzen duen autonomoen kuota haunditu egin beharko du 42 urtetatik aurrera, gutxigorabehera 550€tara. Gainera 30 urtetatik aurrera modu jarraitu batean kotizatu beharko du.

2015 urterako kuota minimoa 263.55€ hileko, non bere kotizazio oinarria 884.40€ diren.

Adinaren arabera kotizazio oinarri minimo eta maximoen artean aukeratu ahal izango da, eta hauek estatuko kontu orokorrek ezarriko dituzte.