Autonomoen berriak

Bilatu zuen proiektuak sarean

blog image office_625893_640.jpg

Askotan aipatu izan dugun moduan gero eta gehiago dira zuzenean etxetik lan egiten duten autonomoak, eta aste honetako artikuluan aipatuko ditugun interneteko plataformak oso lagungarriak izan daitezke autonomo hauentzat. 

Gaur egungo merkatu desberdinetan dagoen konpetentzia itzelarekin, nahiz eta produktu edo zerbitzu onena eskeini, ez badugu bezeroak erakartzeko baliabiderik, gure negozioa ez da garatuko.

Jarraian azalduko dizkizuegun web orriak, milaka langile profesional kontaktuan jartzen dituzte. Jardueran hasten ari diren ekintzaileentzat aukera bikaina da, milaka lan eskaintza horietatik batzuk lortu eta hala bezero kartera bat sortzen hasteko.

Sarean dauden halako orri gehienak estilo eta patroi bera jarraitzen dute, zerbitzu bat eskeintzen duen langilea (kosturik gabe) eta bezeroak kontaktuan jartzen dituztelarik. Biek, profesionalak eta bezeroak, prezio bat erabakitzen duten zerbitzu hori eskeintzeagatik, eta ondoren online plataformari prezio horren portzentzai bat ematen zaio komisio modura.

Artikulu honetan arrakasta gehien izan duten web orriak aipatuko dizkizuegu, baina askoz gehiago daude sarean. Garrantzitsua da sartzeko kondizioak ongi beatzea eta gustokoen edo kondizio onenak dituenean egitea alta. Hauetako pare bat orritan egotea gomendagarria da, baina ez guztietan, ez baita errexa denetan balorazio ona duten lan kantitate egoki bat aurkeztea. Kontuan izan zure perfilean gordeta dituzuen egindako lanak direla bezeroak zuen alde egitearen arrazoia normalean.

www.twago.es

https://freelance.infojobs.net/

www.freelancer.es

www.upwork.com

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar