Azken urteetan ematen ari diren aurrerapen teknologikoak ikaragarriak dira, eta zerga eta negozio munduan ez da desberdin izan. Hainbat programa desberdin asmatu dituzte autonomoen fakturazio, kontabilitate eta eginbehar fiskalak era ordenatu batean eramateko.
Gipuzkoautonomok gipuzkoako autonomo eta merkatari txikientzat zehazki pentsatutako web aplikazio bat egin du. Aplikazio honen bitartez zuen negozioaren inguruan gertatzen den guztiaren kontrola era askoz errazago batean eramango duzue.
Jarraian aplikazio honek autonomoentzat eskeintzen dituen abantaila nagusiak azpimarratuko ditugu:
-Fakturen gaineko kontrola: Jaso eta bidalitako faktura guztiak edukiko dituzue ikusgai aplikazio honetan, eta nahi duzuenaren arabera ordenaturik: data, bezeroa, hornitzailea, etabar. Nahi duzuen faktura era oso bizkorrean aurkituko duzue.
-Estatistikak: Zuen negozioak eduki dituen datu guztiak grafiko bakar batean sarturik ikusiko dituzue. Hala benetan negozioaren eboluzia zein izaten ari den ulertzea askoz ere errazagoa izango da.
-Bezero eta hornitzaileen datu basea: Bezero edo hornitzaile bat erregistratzerakoan, bere datu guztiak aplikazioko datu basean gorderik gelditzen dira. Hala behar duzuen momentuan hornitzaile eta bezero guztien datuak eskuragai edukiko dituzue.
-Nominak eta aurkeztutako ereduak: Klik bakarra eginez, gipuzkoautonomoko lantaldeak zuen izenenan gipuzkoako ogasunean eta Gizarte Segurantzan aurkeztutako eredu guztiak edukiko dituzue eskuragai.
-Agenda: Bertan nahi dituzuen eginkizunak apuntatu ahal izango dituzue egunero hobeto organizatzeko.
-Informazio guztia jarduera profesionalaren arabera: Jarduera bat baino gehiago duzuen autonomoek ez duzue inongo arazorik izango, eta gure web aplikazioan datu guztiak ikusgai izango dituzue. Jakingo duzuen bezela Ogasunak datuak epigrafearen arabera banatuak izatea eskatzen du.
Azken Berrikuntza: Bukatzeko, esan beharra daukagu urtarrilaren bukaeran aplikazioan martxan jarriko dugun azken berrikuntza. Fakturak sortu ahal izango dituzue zuzenean aplikazioan. Faktura berria erregistratzen duzun momentuan faktura berria sortuko du aplikazioak. Honela salmenta fakturak sortu eta aldi berean erregistratuak geldituko dira.
Ez dago dudarik aurrerapen handia dela zuen negozioaren informazio guztia ongi gordeta edukitzea eta gainera eguneko 24 ordutan ikusgai eta urteko 365 egunetan. Paper eta carpeta mordoak edukitzeaz ahaztu eta etorri gipuzkoautonomora gestio efiziente eta hobe bat edukitzeko.
Utzi zure iruzkina