Autonomoen berriak

Web orri on bat edukitzeko gakoak

blog image DISENO_DE_PAGINAS_WEB.jpg

Gure inguruan ematen diren aldaketa teknologikoak gero eta nabariagoak dira, bai eguneroko bizitzan, baita lan munduan ere. Gero eta arruntagoa da laneko kudeaketak internet bidez egitea, denbora hobeto eprobetxatuz. Hau guztia egin ahal izateko ordea, web orri eraginkorra eduki behar dugu gure enpresan. Ondorioz artikulu honetan, interneteko erabiltzaileak web orri batean gehien baloratzen dituzten alderdiak aztertuko ditugu. 

Gaur egun web orri eguneratu batek izan behar duen ezaugarri nagusietako bat web orri moldagarria izatea da. Hau da, ongi ikusi dadila bai ordenagailuan, eta bai Tablet edo Mobil batean ere. Azken urteetan egin diren ikerketen arabera, web orri batek izaten dituen bixiten %50 mobil edo Tablet bateten bitartez izaten dira. Honen ondorioz, Google bilatzaileak ezaugarri hau ez duten web orriak zigortu egiten ditu bilaketetan azkeneko aukeren artean jarriz.

Bigarren ezaugarria desberdintzea da, nahiz eta sektore batzuetan oso zaila den. Autonomo eta merkatari txiki askorentzat eguneroko borroka da desberdintze saiakera hori, eta hori web orrian egitea ere beharrezkoa da.

Hosting egoki bat modu azkarrean nabigatu ahal izateko. Jende askok dirua aurreztu nahian, hosting merke edo doanekoak aukeratzen ditu eta ondoren hauek ez dira jende asko jasateko gai izaten.

Diseinu organizatu bat edukitzea ere oso garrantzitsua da. Askotan ez gara jakitun izaten zenbaterainoko zabalera izango duen gure web orriak eta diseinu egokia izatea erabiltzaileek gehien baloratzen duten gauzetako bat da. Era desorganizatu batean edukitzea web orria, bezeroak galtzeko arrazoietako bat izan daiteke.

Web orrian jartzen dugun edukia zein izango den eta nola adieraziko dugun pentsatu behar dugu, zein bezero bilatu nahi dugun kontuan hartuz. E-comerce web orrietan erosten dutenak, ahalik eta informazio gehine bilatzen saiatzen dira erosketa egin baino lehen, ondorioz saiatu ahalik eta informazio egoki eta osoena jartzen zuen produktu eta zerbitzuetan.

Aurreko parrafoan esan dugunari lotuta, hainbat era daude interneten gure bezeroentzat interesgarria izan daiteken informazioa haiei iristarazteko. Alde batetik blog-ak gaur egun asko erabiltzen diren informazio zabaltzaileak dira, eta bestetik, foroak ere gomendagarriak izan daitezke bezeroek beste bezero batzuen ikuspuntuak jakiteko.

Azkenik deskontu eta kontaktu sekzioei buruz hitz egin behar dugu. Lehenengoak deigarria izan behar dun, web orrian sartu eta lehen begiradan ikusiko den zerbait. Gainera kasu askotan eskeintza baten ondorioz iristen dira web orrira eta ondoren deskontu gabeko gauzak erosten dituzte. Kontaktu sekzioa jende askok ahazten duen zerbait da. Bezeroak zalantzak dituenean edo informazio gehiago nahi duenenan, kontaktua era garbi eta azkarrean eskeine vahar zaio bezero hori ez galtzeko.  

Gipuzkoautonomon web orri ugari egin ditugu iada gure bezeroentzat, eta web orria egiterako momentuan aipatutako ezaugarri guzti horiek kontuan hartzen ditugu, baina beti ere gure sinismen garrantzitsuenetako bat kontuan hartuz: Prezio lehiakorra eta zuen beharretara egokitua. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar