Autonomoen berriak

UDARA AMAIERARA IRITXI GARA

blog image sunset_3117257_960_720.jpg

Abuztu bukera izanik, udara bukaerara iristen ari gara, eta autonomoen erregimen bereziko egoera udara haseran zegoen bezala mantentzen dela esan daiteke.

Lehengo astean UPTAk argitaratu zuen udazkenari begira zituzten aurreikuspenak ere ez zirela onak. Ez ahaztu gainera urteko fetxa hauetan oso ohikoa izaten dela langile autonomoen artean, betezere ostalaritzan sektorean, baja tarte bat hartzea eta hilabetez deskantsatzea. Honi guztiari irakaskuntza sektorean izaten diren udarako baja gehitzen badizkiogu, egoera nahiko kaxkarra dugula esan daiteke, eta ez du hovera egiteko itxurarik.

Bitartean gainera, estatuko gobernua oraindik ez da eratu eta egoera honetan hilabeteak aurrera doazen heinean, langile autonomoentzat garrantzitsuak izan litezkeen erabaki eta legeak geldirik jarraitzen dute.

Hala eta guztiz ere, badaude autonomoen barnean esperantza dakarkiguten notiziak ere:

50 urtetik gorako autonomoak goruntz egiten ari dira azken urte hauetan, eta azkeneko hiruhilekoan ere hala egin dute. Alternatiba interesgarria da adin batetik aurrera autonomo bezela egitea alta, lan merkatura bueltatu ahal izateko. Eta gainera normalean segmentu honetako alta huek denboran zehar alta egoerana mantentzen dira. Azken 5 urteetan 200.000 autonomo gehiago daude 50 urtetik gorakoak.

Langile autonomoen erregimen berezian gora egiten ari den beste segmentua langile kanpotarrena da. Errekuperazio ekonomikoaren motor nagusienetako bat izan dira, 10 alta berrietatik 3 kanpotarrak bait ziren. Eta etorkizunari begira, hurrengo bost urteen buruan 400.000 autonomo kanpotar gehiago izango direla uste da.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik autonomoei buruzko informazioa guztia inguratzen jarraituko dugu, zuen negozioetan lagungarri izan daitekeen informazioa guztia.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar