Autonomoen berriak

TARIFA MURRIZTU BIKOITZA HERRI TXIKIETAN

blog image pueblos.jpg

Lehengo astean autonomoei buruz entzun genuen berri bat da, eta nola ez, ongi etorria izango litzakena autonoen barnean dauden sektore batzuentzat azkean gauzatuko balitz. Espainiako presidenteak aipatu zuen hau landa mundua eta erronka demografikoari buruz egin zen batzar batean. 5000 biztanle baino gutxiago dituen herrialdetako pertsonak autonomo bezela alta eginezkero, tarifa murriztu bikoitza edukiko luke eta 2 urtez izango luke 50 euroko kuota.

Asteroko artikulu hauetan askotan aipatu dugun  bezalaxe, urtarrilaren batean Langile Autonomoen Lege berria indarrean sartu zen, eta legedi hontako aldaketa garrantzitsuenetako bat tarifa murriztua 50€ hamabi hilabetetara luzatzea izan zen, eta hau bikoiztu egingo litzake kasu batzuetan aldaketa berri hau indarrean jarriko balute.

Hala eta guztiz, aldaketa hau benetan onartua izateko, Estatuko Aurrekontu Ofizialak onartu beharko lituzkete, eta oraindik ez dago behin betiko akordiorik.  

Autonomoen kolektiboko asoziazio garrantzitsuenak, ATA (asociación de trabajadores autónomos) bezelakoak begi onez hartu dute proposamen hau, benetako onura izango litzakela aipatuz. Aldaketa hau erroan, herri txikien despopulatzeari aurre egiteko pentsua dago, eta gainera beste hainbat aldaketa txikirekin batera jarriko lukete indarrean, denak jarduera berri bat asteko orduan izaten diren trabak gutxitzeko.

Ikusi egin beharko da azkenik proposamenak aurrera egiten duen edo ezerezean gelditzen den, kontrakoak diren alderdiak ere baitaude, non, sistema ez eraginkor batean jartzen den partxe txiki bat bezela ikusten duten. Aldaketa askoz ere sakonagoa izan behar dela diote eta ez aldaketa txiki bakanak.

Argi dago gero eta atentzio gehiago jartzen zaiola autonomoen kolektiboari eta gero eta gehiago direla autonomoen legeak aldatu eta hobetzeko aipatzen diren aldaketak. Hala eta guztiz ere, oraindik gauza asko daude erregimen honetan aldatu behar direnak, adibidez lanaldi partzialeko autonomoak nolako ezaugarriak izan behar dituzten, edota irabazien araberako kotizazioa. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik zuen jarduera eta negozioengan eragina izan dezaketen aldaketa guztiei buruz berri emango dizuegula.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar