Autonomoen berriak

Kotizazio oinarri tartea aldatzeko 2023ko 3.aukera

blog image Como_organizar_mejor_nuestro_tiempo_770x360.jpg

Lehengo urte amaieran 13/2022 Lege Dekretuarekin autonomoentzako kotizazio sistema berri bat martxan jarri zen, urtarrilaren 1etik Aurrera aplikaturik.

Sistema berri horrekin 3 urtetan zehar benetako irabazien araberako kotizazio sistema jarri da, eta bertan langile autonomentzat 15 kotizazio tarte desberdin egongo dira. Eta 3 urtetan zehar igotzen joango dria tarte bakoitzean izan beharko den gutxieneko edo gehienezko kotizazio oinarria.

Irabazi errendimiendu garbiak kalkulatzeko urtean izandako guztizko fakturazioari gastuak kendu behar zaizkio eta ateratzen den emaitzari automatikoki %7ko dedukzio bat aplikatuko zaio gastu orokor bezela (autonomo sozietarioentzat %3ko dedukzioa izango da). Ateratzen den emaitza hori izango da zein tartetan kotizatu beharko degun adieraziko diguna.

Aldi berean 2023tik aurrera langile autonomoa izanda, Gizarte Segurantzan autonomo kotizazio oinarria aldatzeko aukera urtean 6 aldiz izango da, 2 hilabetetik behin. Urte bukaeran izango baita benetako izabazien arabera kotizazio oinarriaren erregularizazioa egiten den unea. Kotizazio oinarria kasu batzuetan baxuegia izan daiteke eta ondorioz kuota txikiegiak ordaindu direlako gehiago ordaindu beharko da urte bukaeran. Ekaina bukatzearekin 2023an zehar kuota aldatzeko hirugarren aukera ere amaituko da. Beraz ekaina bukatu baino lehenago eginez gero kotizazio oinarriaren aldaketa eskaera, uztailaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Badira iada urte batzuk autonomo sisteman aldaketa ugari izaten ari direla urtez urte, eta 2023 honetan kotizazio sistemaren aldaketarekin aldaketa nahiko potoloa izan dela esan genezake. Oraindik ere zalantza asko daude kotizazio sistema honen inguruan, adibidez puntualki fakturatu nahi dutenen egoeran zer egin. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik honen inguruko informazio guztia ekartzen saiatuko gara beti bezela!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar