Autonomoen berriak

Ekidin behar genituzkeen hanka sartzeak.

blog image 864_errores_a_evitar_al_crear_una_empresa_658.jpg

Garbi dago nahiz eta aurten autonomoen erregimenean aldaketa batzuk martxan jarri diren, oraindik ere diferentzia nabaria dagoela autonomoen jubilazio, langabezia, baja eta halako prestazioetan erregimen orokorrekoekin alderatuta. Baina diferentzia handiena kontratatu eta autonomo baten artean eguneroko erabakien garrantzian egon daiteke. Autonomo batek egunero hartu behar dituen erabakiek zuzenean eragingo dute negozioaren etorkizunean. 

Kontratatuta dagoen langilearekin alderatuta, autonomo batek ia egunero hartu behar ditu erabaki garrantzitsuak bere jardueran eta aipatu dugun bezalaxe zuzen-zuzenean eragingo dute negozioaren etorkizunean. Hala eta guztiz ere, maiz gertatzen da autonomo eta empresa txikien artean, behin negozioa asentatzen denean gai garrantzitsu batzuk edo hartu beharreko oinarrizko erabaki batzuk alde batera ahaztuta uzten ditugula, erlaxazioagatik edo ezjakintasunagatik. Gaurko artikuluan horiek aipatuko dizkizuegu:

-Prezioak tarteka ez berrikustea: Oso normala izaten da enpresa edo jarduera batekin hasten garenean, prezio baxuak edukitzea jendea erakartzeko saiakeran, eta askotan benetan aktibitateak dituen gastuak ondo kalkulatu gabe egiten dugu. Esan bezala, hasteko modu ohikoa da, bezeroak lortu ahal izateko eta produktu edo zerbitzua nolakoa den erakutsi ahal izateko, baina merkatua egunetik-egunera aldatzen da eta gure jardueraren prezioak ere noizbehinka berrikusi behar genituzke.

-Ordutegi finkorik ez izatea: “Autonomoek ez dute ordutegirik”. Askotan entzuten den esaldia da hau. Hala eta guztiz ere beharrezkoa da autonomoak garenok lan ordutegi bat edukitzea, eta deskantsu tarteak ere zein diren kontuan izatea. Lana ongi egin ahal izateko, deskantsua beharrezkoa da.

-Bezeroari ezezkoa eman: Aurreko puntuarekin lotuta garbi eduki behar dugu bezeroari aurre egin diezaiokegula eta momentu jakin batean ezetz esan. Gure bezeroekin erlazio hobea izango dugu, benetan nahi ditugun bezeroak izango ditugu eta haiekin lortuko dugu harremana gertukoagoa izango da. Argi dago ez dela “ezetz” arrazoi gabe esan behar, baina bezeroak ez du nahi duena egiteko eskubiderik eta limite horiek argi utzi behar dizkiogu (batezera zerbitzuak eskeintzen ditugunean).

-Lana ez eskuordetu: Ulisesen sindromea bezala ezagutzen da. Autonomoak gure negozioari buruz dena jakin nahi degu momentuoro, eta honek dena bakoitzak egitea behartzen gaitu. Kasu batzuetan ez gara dena egitera iristen eta azkenean benetan garrantzitsua denari eta irabaziak eskeintzen dizkigunari, gure jarduerari, ez diogu beharraina atentzio jartzen. Kasu batzuetan beste profesional batzuen eskuetan jartzen ikasi behar dugu.

-Ez gara garai berrietara berriztatzen: Aurreko puntu batean aipatu dugu prezioen inguruan, gaur egun mundua oso azkar aldatzen da. Urte batean arrakasta duen produktu edo zerbitzu batek, hurrengoan ez du salmentarik lortzen, eta alderantziz. Gure negozioa aldaketa horietara moldatzen jakin behar dugu. Urtero merkatuari begirada zabal bat ematea ongi dator gure negozioa zertan aldatu behar dugun aurreikusteko. Ikaskuntza jarraitua ideia ona izan daiteke gure merkatuak nola aldatzen diren ulertzeko. Gainera doako ikaskuntza asko dago autonomo eta langileentzat. 

-Ingurukoek izaten dituzten arazoak guk izatea ezinezkoa dela pentsatzea: Kontuan izan behar dugu autonomoak garenok ustekabekoak gertatzen direla eta ahal den heinean prest egon behar dugu halakorenbat pasatuz gero. Gure jarduera eta bizitzarako garrantzitsuak izan daitezkeen aseguruak kontratatu daitezke.

Gipuzkoautonomo aholkularitzako talde guztia autonomo eta enpresari txikiei laguntzeko prest gaude. Jarri gurekin kontaktuan zuen jardueraren inguruko gaiekin laguntza behar baduzue!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar