Gero eta gehiago dira zuzenean etxetik lan egiten duten autonomo eta freelance-ak, eta askorentzat aukera ona da bizitza pribatu eta profesionalaren artean oreka egoki bat lortzeko. Autonomoen %7ak bere etxetik eskeintzen ditu lan zerbitzuak eta gehiago dira hala lan egin nahi dutenak. Badirudi enpresak ere lan egiteko era hau erabiltzen aldekoak direla. Baina disziplina handia eduki behar da.
Efizienteagoak izateko eta ongi lan egiteko, gauza garrantzitsuena lantoki egoki bat edukitzea da. Lanean behar izango duzun material guztia lortu, eta argitasuna, tenperatura eta erosotasuna bezelako ezaugarriak kontuan hartu lantokia prestatzerako momentuan.
Bigarren gomendioa, etxean zure inguruan ibiltzen diren pertsonei lanean ari zarela garbi adieraztea da. Eta hau guztiz beharrezkoa da lana ongi burutu nahi badugu. Ez utzi lanorduetan zauden bitartean askotan eta modu luzean eteten eta ulertarazi ofizina batean lanean ariko bazina bezela zaudela, ez ordenagailu aurrean denbora galtzen.
Efizienteagoak izaten lagunduko digun beste gomendio garrantzitsu bat ordutegi bat finkatzea da. Aztertu zure bizitza pribatu eta profesionala eta egin zure beharretara ondoen egokitzen den ordutegi bat. Ordutegia bete egin behar da!
Deskantsuak ere beharrezkoak dira. Ordutegia egiterakoan kontuan hartu beharreko zerbait dira deskantsu tarteak. Ezinezkoa da lanegun osoan zera jarraian kontzentrazioa mantentzea eta noizbehinka 15 minutuko deskantsuak burua argi eta frexko mantentzen lagunduko digute. Hala lanean egiten ditugun orduak efizienteagoak izango dira.
Buruan dituzun eginbehar guztiak paperean apuntatu lista batean, beti inportantzia gehiago dutenak aurretik jarriz. Helburuak jartzea oso garrantzitsua da eta banak-banaka helburu horiek betetzen joan behar dugu, ez daitezen pilatu denboran zehar. Beti urgentzia gehien dutenak egin lehendabizi nahiz eta zailagoak izan eta ez utzi zaileenak bukaerarako.
Azkenik hartu ezazu noizean behin egun libre bat eta aprobetxatu eguna lanetik deskonektatzeko bizitzaz disfrutatzeko eta gehien gustatzen zaizkizun gauzak egiteko. Ongi bete badituzu aurreko puntuak ez duzu inongo arazorik izango egun libre bat hartzeko behin edo behin. Zuk erabakitzen duzu zure egutegia eta ordutegia!
1 Iruzkinak
26-09-2016 Oier
Muy buen post
Utzi zure iruzkina