Autonomo ugarik zalantza berdina edukitzen dute hiruhileko deklarazioa egin behar den bakoitzean: zein gastu deduzitu edo kendu ditzaket? Artikulu honetan, hauek zein diren eta zein baldintza bete behar dituzten azaltzen saiatuko gara.
Ogasunak garbi esaten du hiru betebehar nagusi daudela gastu bat kendu ahal izateko:
A)Jarduera ekonomikora lotuta egon behar du gastuak. (Zure bizitza pribatura ere lotuta badago
, gastuaren zati proportzionala bakarrik kendu ahal izango duzu).
B)Gastua frogatuta egon behar du (Faktura).
C)Autonomoak kontableki erregistratuta eduki behar du gastua bere gastu edo inbertsio liburuetan.
Bestelako kontzeptu garrantzitsu batzuk gastuak kentzeko edo deduzitzeko garaian:
-Kentzen dituzun gastuak zure izenean egon behar dute.
-Zure jarduera IVA gabea bada, ezin izango duzu ez jasandako IVA, ezta eragindakoa deduzitu, erosketa precio handiagoa bezala kontsideratuko da.
-Jarduera bat baino gehiago baduzu eta horietako bat IVA gabekoa bada, dituzun gastu komunak deduzitzeko aukera izango duzu baina IVA-ra lotuta dagoen jardueraren portzentaian bakarrik. Zenbatekoa den portzentaia hori? Fakturatutako guztizkoarekin alderatuta jarduera horrekin irabazi den portzentaia.
Deduzitu daitezkeen gastu ohizkoenak.
-Ustiapeneko kontsumoak.
-Gizarte Segurantza.
-Kanpoko gastuak.
-Formazio gastuak.
-Alkilerrak.
-Profesional independenteen zerbitzuak: Abokatuak, aholkularitza…
Deduzitzeko unean duda gehien sortzen dituzten gastuak:
Ibilgailuak
Ibilgailuak jarduerarekin daukan lotura zenbatekoa den jakitea beharrezkoa da, hauen gastuak deduzitzeko garaian. Lanerako bakarrik erabiltzen dugun ibilgailu bat bada, ibilgailuaren gastu guztiak kentzeko aukera izango dugu, baina lanerako erabiltzeaz gain gure bizitza pertsonalean erabiltzen badugu, ezin izango ditugu honen gastu guztiak deduzitu. Gainera desberdindu egin behar dira BEZ-eko gastuak eta PFEZ-eko gastuak, irizpide desberdinak bait dituzte. Oso garrantzitsua izango da ibilgailuaren gastuak deduzitu ahal izateko, agenda bad izatea izandako desplazamenduak bertan apuntatuz, egindako bidaiak eta baita bidaia hauen arrazoiak zein izan diren.
Ibilgailuaren gastuak deduzitzeko era hobe ulertzeko, adibideak jarriko ditugu:
1.adibidea: Ibilgailu bakarra dugu, lanerako eta gure bizitza pertsonalerako erabiltzen duguna:
Hau gertatzen denean ibilgailuaren erosketa, mantentze eta gasolinaren jasandako BEZ-aren %50 deduzitzeko aukera izango dugu. Ordean PFEZ-ari dagokionez ezin izango dugu ezer ere ez kendu, ez badugu ondorengo jarduerarenbat egiten.
a)Salerosgaien garraioa egiteko erabiltzen diren ibilgailu mixtoak.
b)Bidaiariak dirutruk garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak.
c)Autoeskolatan erabiltzen diren ibilgailuak gidatzen irakasteko.
d)Fabrikatzaileak probak, ensaiuak edo erakustaldiak egiteko erabiltzen dituzten ibilgailuak.
e)Merkataritza agenteak edo ordezkariek erabiltzen dituzten ibilgailuak desplazamendu profesionalak egiteko.
f)Zainketa lanak egin ahal izateko erabiltzen diren ibilgailuak.
2.adibidea: Lanerako bakarrik erabiltzen dugun ibilgailu bat:
Kasu honetan, Ogasunak ibilgailu honen erosketa eta mantenuak sortzen dituen gastu guztiak deduzitzeko aukera emango digu, bai BEZ-an eta baita PFEZ-an ere 100% kendu dezakegu.
Bidaia, dieta eta ostatu gastuak
Dieta ostatu eta bidaia gastuak beti ekarri izan dizkiote autonomoari nahiko buruhauste. Hauek duten tratua langileen nominek dutenaren antzekoa dela esan daiteke. Bidaiak, ostaturatzeak eta otorduak profesionalak bezela justifikatu beharra dago. Asteburuan tokatzen badira, oso zaila izan ohi da gastu hoiek deduzitzea normalean. Ibilgailuekin bezalaxe, gomendagarria da agenda batean dena ongi gordeta edukitzea.
Telefono mugikorra
Telefono mugikor bakarra baduzu bizitza pertsonalerako eta profesionalerako, gastuen %50 deduzitzeko aukera izango duzu, bai BEZ-an eta baita PFEZ-an ere. Ordea telefono mugikor bat lanerako bakarrik baduzu, gastuen %100 kentzeko eskubidea ematen digu Ogasunak. Halaxe izaten da jasaten ditugun beste hainbat gastuetan ere.
Etxebizitzako gastuak
Etxetik lan egiten duten autonomo askok ez dakite zein gastu sar ditzaketen beren hiruhileko deklarazioetan. Gainera esan beharra dago, azken hilabeteetan nahaste handiak egon direla gai honi buruz eta sakonago arituko gara ondorengo artikulu batean.
1 Iruzkinak
08-12-2015 Carlos
Muy interesante la informaciòn!
Utzi zure iruzkina