Badirudi gero eta indar gehiago duen lan egiteko era dela urrutiko lana edo etxetik egiten den lana. Kasu askotan bai langilea eta bai enpresarentzat onurak ekartzen ditu hala lan egiteak.
Enpresari flexibilitate haundia ematen dio lan egiteko era honek, kasu askotan langileak nominarekin eduki ordez freelance moduan etxetik lan egiten duten pertsonak kontratatzen dituztelako proiektu desberdinak aurrera eramateko.
Estatu Batuetan eta Europa iparraldeko hainbat herrialdetan, langileen %40ak gutxienez astean egun batean etxetik egiten du lana, Españan ordea, portzentaia askoz ere baxuagoa da, %20koa. Etxetik lan egiten duten pertsonek ondorengo onura hauek edukitzen ditu normalean.
-Desplazamendu gastuak aurreztea. Kasu askotan hilean izaten diren irabazien zati haundi bat joaten da gastu hauetan.
-Bizitza profesionala eta pertsonalaren arteko oreka hobea lortu.
Onura hauek, langileak lana motibazio eta satisfakzio handiagoz egitea eragiten dute.
Hasieran aipatu dugun bezalaxe, bi aldeentzako izaten dira onurak. Hauek dira empresa batek izaten dituen onurak etxetik lan egiten duten langileak edukitzearekin.
-Adibidez, nahiz eta lan talde handi bat eduki, edo ohiko kolaboratzaile desberdin asko izan, empresaren bulegoa ez da oso handia izan beharrik, ondorioz kostuak ere txikiagoak izango dira.
-Enpresak lortzen duen produktibitatea handiagoa da. Lehen esan dugun bezala motibazioa handiagoa izaten da etxetik lan egiten duzunean, eta ondorioz langile freelancen emankortasuna ere handiagoa.
Gipuzkoautonomo aholkularitzan laguntza guztia eskeini nahi diegu etxetik lan egiten duten freelance hauei. Aholkularitza eta freelance autonomoen artean informazioa era efizientean pasa ahal izateko, web aplikazio bat sortu dugu. Hala bezero-aholkularitza erlazio eraginkorragoa eduki daiteke etxetik irten gabe.
Utzi zure iruzkina