Autonomoen berriak

Pluriaktibitatean dauden Autonomoak

blog image autonomos_pluriactividad.jpg

Aste hontako artikulua pluriaktibitatean, hau da, erregimen orokorrean eta autonomo bezela altan zaudeten edo etorkizunean egon zaitezketen pertsonei zuzenduta dago. Pluriaktibitateak, nola funtzionatzen duen, zein laguntza edo bonifikazio dituen eta gai honi buruz izaten diren zalantza nagusiak argitzen saiatuko gara. 

Lehenik eta behin esan beharra daukagu, guztiz legezkoa dela Gizarte Segurantzako bi erregimen desberdinetan kotizatzen aritzea, hau pluriaktibitatea bezala ezagutzen dugu. Egoeran honetan, badira diferentzia batzuk autonomo arruntekin alderatuta, adibidez autonomo bezela ordaintzen den kuota ez da berdina, beraz, diferentzia nagusiak azalduko ditugu: 

  1. Gizarte Segurantzako beste erregimen batean aldi baterako ezintasunagatik kotizatzen badugu, ez da beharrezkoa autonomo erregimenean ere honengatik kotizatzea, ondorioz, kotizazio oinarriaren %29.8 ordaindu ordez %26.6 bakarrik ordaindu beharko litzateke.
  2. Gizarte Segurantzan kotizazio bikoitza egiteagatik itzulketa. Bi erregimenen artean Gizarte Segurantzan kontingentzia arruntengatik ordaindutakoa 12.368,23€ baino handiagoa bada, izulketa hau eskatu daiteke apirilaren 30 arte. Zifra hori gainditutako diferentziaren erdia jaso dezakegu, beti ere autonomoen erregimenean kontingentzia arruntengatik ordaindu dugunaren %50 izanik itzulketa maximoa.
  3. Jubilazioa: Bi erregimenetan jubilazio prestazioa jaso ahal izateko, erregimen bakoitzean 15 urte kotizatuak izan beharko ditugu. Ez bada hala eta bi erregimenetatik bakarrean badugu jubilazio prestazioa jasotzeko eskubidea, beste erregimeneko kotizazio oinarriak lehenengoari gehituko zaizkio, beti ere momentuko kotizazio-oinarri maximorarte.

Pluriaktibitatean egoteagatik ordaintzen dugun Autonomo kuota: 

3 kasu desberdinekin egin dezakegu topo:

1.-Pluriaktibitateagatiko bonifikazioa: Azaldu beharra dago kasu hau ez dela bonifikazio bat, baizik eta kotizazio-oinarriaren murrizketa bat. Hau da, berez autonomoa izateagatik ordaintzen dugun kotizazio-oinarria gutxitu egiten da, minimoaren azpitik.

Bonifikazioa hau eskatu ahal izateko, autonomo bezela alta egiten den lehen aldia izan behar da. Gainera bateraezina da beste edozein laguntza edo bonifikaziorekin.

Bonifikazio honen barnean 2 kasu desberdin egon daitezke: 

  • Erregimen arruntean lanaldi osoa: Kotizazio-oinarri minimoa %50 gutxituko litzake lehen 18 hilabeteetan (450€gatik kotizatuko genuke). Hurrengo 18 hilabeteetan kotizazio-oinarria %25ean gutxituko da.
  • Erregimen arruntean lanaldi partzia: Lanaldi minimoa asteko 20 ordukoa izango da, eta kotizazio-oinarria %25ean gutxituko da lehen 18 hilabeteetan eta %15ean ondorengo 18 hilabeteetan.

2.-Autonomoen tarifa plana: Azken 5 urteetan ez bazera autonomo bezela altan egon, bonifikazio hau eskatzeko aukera izango duzu. Pluriaktibitateagatiko bonifikazioarekin alderatuz, hontan nahiz eta lehen hilabeteetan gutxiago ordaindu, kotizazio-oinarria ez da gutxitzen eta 893.10€gatik kotitzatzen da, autonomo normal bat bezalaxe.

-Lehen 6 hilabeteetan 50€ko kuota finkoa ordaintzen da.

-Ondorengo 6 hilabeteetan %50eko bonifikazioa edukiko genuke.

-Ondorengo 6 hilabeteetan %30eko bonifikazioa. Beraz 18 hilabetetan zehar bonifikazioa izango genuke.

Gainera 30 urte baino gutxiago baditugu bonifikazioa eskatzerako unean, edo 35 emakumea bazara, 12 hilabete gehiagoz izango genuke %30eko bonifikazioa. Guztira 30 hilabetetaraino luzatuz.

3.-Autonomo arrunta: Ez baditugu aurreko bonifikazioetako bat eskuratzeko betebeharrak betetzen, autonomoen kuota osoa ordaindu beharko dugu. 

Bi bonifikazioak hartzeko aukera edukita, zein da komenigarriena?

Jarduera urte batzutan zehar mantenduko dela zihur bazaude, hobeto da pluriaktibitateagatiko bonifikazioa aukeratzea. Ordea ez bagaude guztiz zihur zenbat denboran zehar egongo garen autonomo bezela, hobeto da tarifa plana aukeratzea.

Pluriaktibitateari buruz edozein zalantza duzuelarik idatzi inongo konpromezurik gabe gipuzkoautonomora eta ahal bezain azkar erantzungo dizuegu!!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar