2017 ekitaldia bukatutzat emateko Errenta Aitorpena eta Sozietateen Gaineko Zerga aurkeztea besterik ez dira falta. Baina iada 2018 murgildurik gaude eta asteburu honetan lehen hiruhilekoa amaitzen da.
Autonomo garen guztiok dakigun bezalaxe hiruhileko bat bukatzea, hurrengo hilean ogasunarekin deklarazioak egin beharraren sinonimoa da. Kasu honetan apirilak 25 arte izango dugu BEZ, Langile Atxikipen eta Alokairu Atxikipenen aurkezpenak egin beharko dira, eta hauek apirilak 26an kobratuko dituzte kontu korrontetik.
Lehen hiruhileko aurkezpen hauek amaitzeko, BEZ eta atxikipenak aurkeztu eta bi aste beranduago 2018 Errentaren ordainketa zatikatuak ordaindu beharko ditugu. Hiruhilekoan izandako fakturazioaren arabera ordaintzen den errenta aurrerakina da, eta hau aurkezteko azken eguna Maiatzaren 10 izango da. Beste aurkezpenekin bezalaxe bankuan hurrengo egunean, Maiatzaren 11an, pasako digute kobrua.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik ere aprobetxatu egin nahi dugu ohartarazteko Martxoaren 31 dela Gizarte Segurantzan dugun Kotizazio Oinarria aldatzeko azken eguna. Eragina Apirilan hasieratik edukiko luke. Ondoren iada Apirila eta Ekaina artean egindako eskaera aldaketak eragina Uztailan izango lukete.
Martxoaren 31 ere azken eguna izango da 720 eredua aurkeztu ahal izateko. Bertan modu informatzailean atzerrian ditugun ondasun eta eskubideak aipatu behar ditugu. Ez aurkezteak 1500€ko isuna ekar dezake.
Hiruhilekoa bukatzen ari delarik, irabazi eta gastuen faktura guztiak biltzen hasi beharra dago aurkezpenak egin ahal izateko. Gainera 2018tik aurrera ogasunean aurkezteko era aldatu egin da (online plataforma berria dute). Zalantzarenbat izanez gero aurkezpen hauei buruz deitu edo idatziguzue eta ahal behar duzuen guztian lagunduko dizuegu.
Utzi zure iruzkina