Autonomoen berriak

Zure jubilazioa kalkulatzeko era berria

blog image financial_concept_pension.jpg

Duela egun batzuk notizia bat zabaldu zen autonomoen jubilazioarekin zerikusia duena. Nola eragiten ligukeen autonomoei jubilazioko pentsioa kalkulatzeko bizitzan guztian zehar izan dugun kotizazia artuko balitz kontuan. Proposamen honek jubilazioa kalkulatzeko orduan aukeratu egin ahal izango genuke ea bizitza guztian kotizatutakoa kontuan hartu edo orain dagoen bezalaxe azken urteetan kotizatutako bakarrik. Gure bezeroetatik ere asko galdezka etorri zaizkigu notizia honi buruz informazio eske, beraz zalantza hauek azaltzen saiatuko gara aste honetako artikuluan.

Momentu honetan jubilazio garaian izango dugun pentsioa zenbatekoa den kalkulatzeko, azken 21 urteetan kotizatu duguna bakarrik hartzen da kontuan. 2022raino urte horiek igotzen joango dira 25 urte izan arte. Zein izan daiteke onuraduna notizia horrek aipatzen duen bezalaxe bizitza guztian kotizatutakoa hartuko balitz kontuan?

Proposamen hau martxan jarriko balitz, aukera horrekin onura gehien izango duten langileak, beren lan bizitza bukaeran daudelarik, autoemplegutza hautatzen dutenak dira behin beren kontratatu lana amaitzean. Normalena da, langile kontratatu hauek, autonomoak baino kotizazio oinarri altuagoa izatea (autonomo gehienak kotizazio minimoa dute).

Autonomoak ordea ez dute bere jubilazioa hobetuko hori aukeratu ezkero. Autonomo erregimenean urte asko daramatzaten langileek, urte gehienak kotizazio minimoa aukeratzen dute, eta ondoren azken urteetan kotizazio oinarri hori igo jubilazioari begira. Baina metodo berri honekin okerrago aterako zaie jubilazioan jasoko duten pentsioa.

Garbi dago honen funtsa zein den. Jendeak Gehiago kotizatu nahi izatea hasieratik, ondoren kontuan hartuko delako jubilazioan. Baina ikusi egin beharko dugu ea proposamenak aurrera egiten duen. Garbi dago gaur egun daramagun martxan jarraituz gero ez dela jasangarria jubilazio sistema. Edozein zalantza duzuelarik jarri jubilazioaren inguruan jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan eta gaur egun dauden jubilazio aukera desberdinak azalduko dizkizuegu. Zuen etorkizuna ongi planifikatu behar delako!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar