Autonomoen berriak

2018an negozio berri bat hasteko gomendioak

blog image retos_agencias_digitales.jpg

Aste honetako artikulua, 2018an negozio berri bat hasteko intentzioa dezuten ekintzaile guztiei zuzenduta dago. Badakigu asko oraindik 2018an martxan jarriko diren bonifikazio eta subentzioen zain zaudetela. Laguntza horien artean autonomoentzako interesgarriena dena dudarik gabe gizarte segurantzako 50€ko tarifa murriztua 12 hilabetetara luzatzea da.

Kontuan eduki behar duzue aktibitate ekonomiko berri bat hasterakoan ematen diren lehen pauso horiek, jardueraren zimenduak izango direla eta beraz, geroz eta sendoagoak izan, orduan eta errazagoa izango zaizue hazten joatea etorkizunean. 

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik, pauso horiek ahalik eta egokien emateko gomendio batzuk eman nahi dizkizuegu. Hala arrakasta izateko aukerak handiagoak izango dira. Garbi izan behar duzue hasieratik ongi definitutako estrategia bat.

-Lehendabiziko pausua negozio plan on bat prestatzea da. Ongi definitu negozioa nola hasiko den eta baita denboran izango duen bilakaera, bai irabazi eta bai galerak zenbatekoak izango diren adieraziz. Nahiz eta ezin dugun zihur jakin nolakoa izango den gure jardueraren etorkizuna, nolakoa izatea espero duguna aipatu behar da, gure aurrikuspenak. Gogoratu, beti presentazioa zaindu behar den gauza bat dela, kasu askotan bankuan hau aurkeztu beharko duzue eta finantziazioa lortu ahal izateko. 

-Kontuan hartu beharreko beste lan garrantzitsu bat, etorkizunean gure jardueran izan ditzakegun egoera desberdinak imajinatzea izaten da eta hauen aurrean zein jokabide hartu beharko genukeen gure negozioarentzat onura handiena bilatuz. Honek bizkortasuna emango digu ondoren benetan gertatu daitezkeen egoeren aurrean.

-Lehen bi puntu horiek bete ditugunuen, hurrengo pausua administrazio publikoek exijitzen dizkiguten tramite guztiak bete beharko ditugu gure proiektua martxan jarri ahal izateko. Gaur egun Gizarte Segurantza eta Ogasuneko altak oso azkar egin daitezke modu telematikoan eta Gipuzkoautonomo aholkularitzatik doan egingo dizkizugu tramite guztiak. 

-Eskatu ditzakezuen subentzio eta laguntza desberdinak ezagutzea ere oso garrantzitsua da negozio berri bat hasterakoan. Egia da gaur egun ez direla asko ekintzaileek dituzten laguntzak baina eskuratzeko aukera izanez gero, bultzada garrantzitsua izango da hasierako aldapei aurre egiteko. Gipuzkoatuonomo aholkularitzatik, laguntza desberdinen berri ematen diegu gure bezero guztiei, beti ere laguntza hori jasotzeko aukera dutenean.

-Azkenik negozioaren helburuak aipatu behar ditugu. Guztiz beharrezkoa da helburu batzuk markatzea, gure jardueran motibazioa eta grina mantentzeko, baina beti ere helburu errealistak izan behar dira. Jarri helburu lorgarriak, erreferentzia bezela balioko dutenak eta gure negozioa nahi dugun norabidean hazten lagunduko digutenak. 

2018aren hasiera momentu oso egokia da jarduera berri bat hasteko eta Gipuzkoautonomo aholkularitzatik laguntza osoa eskeiniko dizuegu ekintzaile sena duzuen guztioi!

 

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar