Urtarrilan artikulu baten bitartez aipatu genizuen agian pentsioa kalkulatzeko era aldatuko zutela, eta bizitza guztia hartuko zela kontuan, orainarte kontuan hartzen diren 25 urteren ordez. Aste honetako artikuluan jubilazio pentsioak kalkulatzeko 2019tik aurrera abian jarriko den jasangarritasun faktorea azalduko dizuegu.
Askotan entzun ohi dugu jubilazio pentsioak bukatzen ari direla eta hemendik urte gutxira ez dela dirurik izango pentsio hoiek ordaintzeko. Jasangarritasun faktore hau, hori zuzentzen saiatzeko pentsioak kalkulatzeko moduan emango den aldaketa bat dela esan dezakegu. Epe ertainera ikus dezakegun arazo nagusia gero eta gizarte zaharragoa dugula da eta ondorioz jubilatu gehiago dagoela. Jubilatu gehiago pentsioa kobratzen eta langile gutxiago kotizatzen.
Beraz arazo honi aurre egiteko bi aldagai berri jarriko dira martxan 2019tik aurrera:
Ekitate intergenerazionalaren faktorea: Kontuan hartuko da gizartearen bizitza esperantza pentsioa kalkulatzerako unean, eta 5 urtero parámetro hori berrikusi egingo da.
Gero eta gehiago biziko garenez, gure lan bizitzan zehar kotizatutakoa urte gehiagotan banatu beharko dugu. Hau da, Jubilazioan guztira kobratuko duguna orain kobratzen dena izango da, baina hilero gutxiago denbora luzeagoan jasotzen delako.
2019an emango den aldaketa horrek pentsioak %0,47 gutxitzea ekarriko du. Adibide bat aipatuko dugu hobeto ulertu ahal izateko. Langile bat orain jubilatuko balitz eta eduki dituen kotizazioen arabera hilero 1.000€-ko pentsioa jasoko balu, eta beste langile bat aurreko langilearen kotizazio berdinekin 2019an jubilatuko balitz 995,30€ jasoko lituzke. Beraz aurten jubilatzea hurrengo urtean jubilatzea baina hobe da.
Bigarren faktorea urteroko balio ematea. Helburua estatuak dituen pentsio fondoak eta balio emate hori batera joatea da. Ondorioaz, pentsioak igo ahal izateko pentsio sistema horrek dituen irabaziak ere handitu beharko lirake.
Utzi zure iruzkina