Aste honetako artikuluan langile autonomoe mutuei buruz hitz egingo degu, garrantzitsua baita nola funtzionatzen duten jakitea eta beharrezkoa autonomoen baja eta prestazio desberdinak tramitatzeko. Zihurrena da, noiz edo noiz zerbitzuak erabili behar izatea.
2019 urtetik aurrera autonomo guztientzat beharrezko da Mutua bat aukeratuta izatea. Mutua desberdin ugari daude eta nahi dena aukeratu daiteke, eta gainera urtetik urtera aldatzeko aukera ere izaten da.
Autonomo bezela Gizarte Segurantzan alta egiterako unean bertan aukeratzen da Mutua zein izango den, eta hauen egiteko nagusia langile autonomo eta haien langileen baja egoera desberdinak, istripu profesionalak, gaixotasun orokorrak, edota amatasuneko arrisku egoerak tramitatzea izaten da.
Mutua guztiak zerbitzu berak emateko betebeharra dute, baina hala ere desberdintasun ugari izan daitezke mutuen artean. Handiagoak eta txikiagoak, azkarragoak eta motelagoak tramiteak egiterako orduan, tramite guztiak online eran egiteko web orri aktualizatuak dituztenak edota bakoitzaren herri edo hiritik presentzialki joateko aukera ematen duten zentro desberdinak izateak izaten dira aukeratzerako orduan kontuan hartzen dituenak jendeak.
Lehen aipatu bezala urtez-urte mutuaz aldatzeko aukera dute autonomo guztiek baina hori egin ahal izateko eta 2024ean mutua berrian afiliatuta egoteko, 2023ko irailaren 30 baino lehen egin beharko da aldaketa eskaera. Gainera gutxienez urte oso bat egon izan beharko da aldaketa eskatu ahal izateko.
Eskaera hori Gizarte Segurantzako web orrian egin beharko da nahitanahiez. Hala ere edozein zalantza duzuelarik jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan eta behar dezuen informazio guztia emango dizuegu.
Utzi zure iruzkina