Autonomoen berriak

Langile onak izatearen garrantzia

blog image contratar_revision_ccv_osswz6chkh27meqjz658z39fjyshna68u4ptmsvp9c.jpg

Azken hilabete hauetan langabezia maila poliki-poliki gutxitzen ari da, nahiz eta lanaren kalitate maila ere kontuan hartu beharra dagoen, baina kontuan izanda nondik gatozen, egoera hobexeagoa dela esan daiteke, eta gainera 2022ko udara kanpaina hastear da.

Gaur egun kontratazio prozesua  prozesu hori gero eta konplexuagoa bihurtzen ari da:

Langabezia tasa handia da eta ondorioz postu batera aurkezten diren hautagaiak asko izan ohi dira.

Hautagai horien prestakuntza eta formakuntza gero eta handiagoa da.

Beraz, oso posible da gaur egun lan eskeintza bat aurkezten bada Kurrikulum ugari jasotzea lanpostu horretarako. Denbora aurreztu eta langile guzti horien lista murrizteko, gutxieneko baldintza batzuk markatzea izaten da, hizkuntzen erabilera eta gutxieneko experientzia izaten dira gehien erabiltzen diren filtroak.

Normalean negozio baten buru diren langile autonomoak banakako bilerak egiten dituzte aukeratutako hautagaiekin, taldekako entrebistak enpresa handietan bakarrik egiten direla esan genezake. Entrebista ahalik eta modu naturalean egiten saiatu behar da, eta betiko galderetatik bestelako ezaugarrai batzuk bilatu. Jendeak Kurrikuluma ongi prestatuta eramaten du eta ez gara gai izango jakiten benetan langilearen ezaugarriak zein diren.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik ondorengo gomendioak eman nahi dizkizuegu, langile bat kontratatzeko intentzioa baduzue:

-Nahi dezuten langilearen perfila ondo definitua izan.

-Lan eskeintzaren oferta aurkezterakoan, lanpostuak dituen baldintzak ongi adierazi, ondoren nahasketarik egon ez dadin.    

-Aurre aukeraketa bat egiten den kasuetan, langileen erreferentziak bilatzen saiatu, Kurrikulumean dituen datuak egiaztatzeko.

Azken finean, lanposturako langile egoki eta prestatu bat izan nahi badegu, beharrezkoa da denbora pasatzea aukeraketan. Ondoren gure negozioan eragin zuzena izango du gure langileen jokabide eta efizientziak.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar