Autonomoen berriak

ALDAKETA GARRANTZITSUAK BEGIBISTAN

blog image import_19690966_1.jpg

Azken asteetan asko entzun da langile autonomoen artean Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri nahi duen sistema berria merkatari txikien fiskalitatea egunetik egunera kontrolatu ahal izateko. TicketBai izeneko proiektua jarriko du abian, eta guztiz aldatuko du langile autonomo eta PYME txikiek ogasunarekin duten harremana.

Administrazioak honekin, enpresa eta autonomo hauengan duen kontrola handitu nahi dut, batezere esku-dirutan kobratzen duten negozioengan. Sistema honekin, negozio hauek izaten duten salmenta bakoitzaren komunikazioa egin beharko dute zuzenean Ogasunera, fitxero berezi bat bidaliz eta noski epe jakin batean (oraindik ere ez dakigu zenbat egunekoa izango den).

Informazioa zuzenean eta momentuan komunikatu ahal izateko negozio bakoitzak inbertsio txiki bat egin beharko du, ez bait du edozein motako makinak balio izango informazio bidaltzeko. Ordenadore, TPV edota Kutxa Erregistratzaile egokituak izan beharko dira.

Esan bezala oraindik ez dakitu noiz izango den zehazki indarrean jarriko den data, eta ondorioz noiz izan beharko luketeen autonomo eta PYME txikiek dena prest, baina oraingoz larotu ahal izan dugun informazioaren arabera agian 2020aren erdialderako jartzeko asmoa dute. Nahiz eta oraindik inkognita asko dauden ogasunera informazioa bidaltzeko modu berri honetan, Gipuzkoautonomo aholkularitzatik informatuta mantenduko zaituztegu.

Agerian gelditzen da Ogasun eta administrazio publikoen artean enpresa guztien operazioengain kontrol handiago bat bilatu nahi dutela eta hala mundu guztiak ordaindu dezan benetan irabazten duenaren arabera. Teknologiaren aurrerapenarekin batera merkatua eta eginbehar fiskalak ere aldatu egiten dira. Esku-diruaren erabilera ere jeisten ari da, movilarekin ordaintzeko aukera dugunetik, eta esan bezala aldaketa hauetara negozio guztiak egokitu beharko dira eta hala bezeroei teknologiak kasu batzuetan ematen dituen erraztasunak eskeini.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar