Gaur egun merkatari txikiak gero eta gehiago izaten duten arazo bat, beren marketing-eko esfortzu guztiak web orri erakargarri bat edukitzen, aisi paketeak saltzen dituzten web orri famatuetan agertzen eta gure orriak sarrera gehiago eduki ditzan ekitaldi desberdinak egiten gastatzen dituzten, eta marketing-ean indar handia izan dezaken tresna bat alde batera uzteko joera dute, saltokiko erakuslehioa!
Erakusleihoari esker gure helburu diren bezeroak estimulu desberdinen bitartez erakartzeko aukera dugu, eta hala gure negoziora sartzera bultzatu. Hau ongi erabili ahal izateko, aurretik ikerketa bat egin beharra dago, zer gustatzen zaien jakiteko, zer behar duten eta zerekin sentitzen diren indetifikaturik.
Gipuzkoautonomo aholkularitzan garbi dugu landutako erakusleiho batek, negozio bakoitzaren alde onak erakustsiz eta akatsak sahiestuz, salmentak igoko dituela. Jarraina, marketing-eko profesionalak aipatzen dituzten gomendio txiki batzuk emango dizkizuegu.
Originaltasuna: Lehenago ikusi gabeko erakusleiho batek gehiago erakartzen du. Hala bezeroa dendan sartzeko edo denda gogoratzeko probabilitatea asko handitzen da.
Oreka egokia lortu behar da erakusleihoan jartzen diren produktu kopuruarekin: Ongi aztertu ondoren hartu beharreko erabakia da, bestela bezeroa nahastu dezakegu. Produktu gutxiegi jartzen baditugu, jendeak luxua eta esklusibitatearekin lotu dezake denda, eta ordea gehiegi jarriz gero, prezio merke eta produktu txarrekin. Beraz helburutzat ditugun bezeroak zein diren argi eduki behar dugu eta honen arabera erabaki erakusleihoan egongo diren produktuak.
Ez eduki prezio jartzeko beldurrik: Bezeroak informazio gehiago badu, hobe. Zaila izan ohi da, erakusleihotik atentzioa deitu dion produktu batek zer prezio duen jakiteko dendan sartzea.
Erakusleihotan espezialistak diren profesionalak kontratatu: Denda jabe batzuk beldurra izaten dute, halako profesionalak kontratatzean bere erakusleihoaren kontrola galtzea. Profesional hau zuk kontratatzen duzu, eta bien arteko komunikazio egoki batekin, oso erakargarria izan daiteken erakusleiho bat lortu dezakezue. Negozioaren jabeak, badaki zer nahi duten bezeroak, eta erakusleihotan aditua den profesionalak, bezeroekiko ikuspegi zabalago bat du. Bien konbinazioarekin errazagoa da arrakasta lortzea.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik aurreko gomendio hauek praktikan jartzea gomendatzen dizuegu. Udara izanik, jende asko ibili ohi da kalean eta negozioaren aurpegia ondo zaindu behar da!
Utzi zure iruzkina