Autonomoen berriak

Donostian enpresa berriak sortzen laguntzeko subentzioa

blog image subvencion_1_pyf58ttj54eqs5vh7vivc34ztipcgfdef46cv3uf6g.jpg

Nahiz eta beste urte batzuetan baino beranduago aurkeztua izan den, aurten ere atera dute Fomento Donostiatik 2023an sortutako enpresa eta autonomoentzako diru-laguntza. Eskaera data irekia dago iada eta gaurkoan ezaugarri eta betebeharrei buruz arituko gara.

Gero eta subentzioa gutxiago eta txikiagoak izaten dira langile autonomo eta ekintzaileentzako, eta gero eta betebehar gehiago eskatzen dituzte haietara sarrera izan ahal izateko. Ez dira aukera hauek galdu behar, baina guk beti azpimarratu nahi izaten degu, negozio berri batek laguntza hauek gabe funtzionatu behar duela eta ez dela haietaz dependentzia izan behar, baizik eta bultzada bat bezela ulertu behar da bidea errezteko.

 

Hauek dira bete behar diren baldintzak:

Laguntzaren xede den jardueraren eta lantokiaren zerga-egoitza Donostiako egotea.
Enpresa sortzea eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egitea, egun biak barne.
Jarduera berean edo antzekoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan matrikulatu ez izana laguntza eskatzen duten enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.
Enpresa eratu aurretik, bazkideren batek Donostiako Sustapenak aldian-aldian eskaintzen dituen prestakuntza-saioak osatu izana edo enpresa-plan bat izatea.

Jasoko diren zenbatekoak: Laguntza guztiak 1.500€ko oinarri bat izango dute eta ondoren egoera bakoitzaren arabera inkrementu batzuk izan daitezke.

Emakumeak / 35 urte baino gutxiago edo 45 urte baina gehiago: 150€

Donostiako ekialde inguruan lokala kalean dutenentzat: 500€

Lokalak alokairuan dituztenentzat: 2.000€

Lokale erreformak dituztenentzat: 7.000€ (fakturak justifikatuzt)

Laguntzan sartu daitezken gastuak: (alta egin baino lehenagoko 2 hilabete eta alta egin ondorengo 12 hilabeteetan zehar izandako gastuak)

Gastos Subvencionables: (Desde 2 meses antes del alta hasta 12 meses posteriores al alta)

Enpresa eratzeko gastuak.

Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinak egokitzeko eta/edo birgaitzeko obrak

Lehendik dauden enpresak erostea, enpresak garatzen duen jarduerarekin jarraitzeko.

Formakuntza gastuak

Langile autonomoen erregimen bereziko eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorreko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak.

Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak

Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak)

**Gastuak justifikatzeko aurkezten diren fakturak osorik ordainduta egon beharko dira, diruz lagundu ahal izateko.

**Ez dira kontuan hartuko 100 eurotik beherako, zergak kenduta, gastua frogatzen duten fakturak eta agiriak. Autonomo-kuotak izan ezik, horiek diruz lagunduko baitira zenbatekoa edozein dela ere.

 

Justifikazioa: Laguntza onartzen den kasuetan, urte bete beranduago gastuen justifikazio aurkeztu beharko da, faktura eta ordainagiriekin. Eta alta egin zen momentutik 12 hilabete pasa ondoren hilabeteko epea izango da hau egiteko.

 

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik informazio hau erabilgarria izango delakoan egiten dugu asteroko artikulua. Eta gure lagauntza behar baduzue eskaera edota justifikazioa egiteko ez zalantzarik izan eta idatziguzue!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar