Autonomo eta ekintzaile askok urte hasiera negozio berri bat hasteko erabili izan ohi duten bezalaxe, beste kasu batzuetan urte bukaera izaten da negozioak ixteko erabiltzen den garaia. Batzuen negozioak ez duelako nahi bezela funtzionatzen, eta beste batzuetan jubilazio garaia iritxi zaielako jabeei.
Negozio uzten den kasu gehienetan autonomoek uste dute behin ogasuneko amaiera eredua aurkeztu ondoren, betebehar fiskal guztiak amaitutzat eman daitezkeela, baina ez da hala izaten. Nahiz eta aktibitatearen amaiera aurkeztu, urte horretako errenta aitorpena aurkeztu arte ez dira betebehar fiskalak bukatuko.
- BEZ deklarazioak (390, 391 edo 392 ereduak)
- Alokairu eta langileen atxikipenen laburpena (180 eta 190 ereduak)
- Hirugarrenen pertsonekin egindako eregiketen urteko aitorpena (347 eredua)
- Errenta aitorpena (Apirila – Ekaina 2022)
Beste kasu batzuetan, gabonetako azken salmentak aprobetxatzeko, 2022 hasieran egiten dute aktibitatearen amaiera, eta ondorioz 2023ko errenta aitorpenerarte egin beharko dituzte aurkezpenak ogasunean.
2022ko Apirilan itorpen trimestralak:
- BEZa
- PFEZ ordainketa zatikatua
- Alokairu eta langileen atxikipenen ordainketak.
- Operazio intrakomunitarioen 349 eredua.
2023an urteko betebehar fiskalak aurkeztu beharko dituzte, eta azkenik Errenta Aitorpena (2023 apirila eta ekaina).
Ikusten duzuenez baja egin ondoren ere, betebehar dezente gelditu daitezke aktibitate ekonomikoa izan duten autonomoentat. Eta Gipuzkoautonomo aholkularitzan betebehar horiek guztiak aurkezten lagunduko dizuegu.
Utzi zure iruzkina