Autonomoen berriak

Autonomoentzat epigrafe egokia izateak duen garrantzia

blog image workers_78002_960_720.jpg

Ogasunean 036 eta 840 ereduen bitartez autonomo bezala alta egiten dugun momentutik, gure jarduera edo jarduerak zein izango diren adierazten dugu. 

 

Epigrafearen aukeraketa benetan garrantzitsua da, eta hauen arabera betebehar fiskal desberdinak izango ditugu. Adibidez, epigrafeen bigarren taldean, autonomo profesionalen taldean, alta emanda dauden guztiak, atxikipenekin egin beharko dituzte beren fakturak, beti ere bezeroa empresa edo autonomoa denenan.

Autonomo bat nahi bezainbeste epigrafetan egon daiteke altan, eta hala gertatzen da autonomo askorekin, oso normala baita autonomo batek jarduera bat baino gehiago egitea. Eta honen inguruan azalpen batzuk eman beharra ditugu:

Ez da ezer ordaindu behar epígrafe berrietan alta egiteagatik ez baduzu aurreko urtean zehar guztira milioi bat euro baino gehiago fakturatu. Kasu hau oso arraroa litzateke autonomoen artean.

Jarduera bat baino gehiagotan altan egoteak edo epígrafe batean baino gehiagotan altan egoteak ez du autonomo kuotetan gehiago pagatzea egiten.

Bi jarduera edo gehiago edukitzeagatik ez duzu ogasunean gehiago ordaindu beharko, irabazi eta galera berdinak izango dituzu baina aktibitate bakoitzean banatuta egongo da.

Faktura bat bidaltzen dugunean, honen kontzeptuak altan gauden epigrafearekin bat etorri beharko du, ez badu ogasuenean altan gauden epigrafearekin zerikusirik, beste epígrafe berri batean egin beharko dugu alta.

Taberna bat badugu adibidez, jolas makina bat dugun unetik, bi epígrafetan egon beharko gara altan, bata tabernako jarduera, eta bigarren epigrafea jolas makinagatik. Edota, web orriak egiten eta kurtsoak ematen dituen informatiko batek, bi epígrafe izan beharko lituzke, bata web orriak egiteagatik eta bestea kurtsoak emateagatik.

Gastuen ikuspegitik, ezin izango ditugu Gipuzkoago Ogasunean adierazi gabeko jarduera batengatik ditugun gastu fakturak deduzitu. Beraz lehen esan bezala oso garrantzitsua da autonomo bakoitzak dituen betebeharrak era egokian betetzea eta epigrafeak eguneratuta edukitzea.

GIPUZKOAUTONOMON dugun web aplikazioarekin oso modu errazean banatu ditzakezu gastu eta irabazi bakoitza jarduera edo epigrafearen arabera. Jarri zaitez gurekin kontaktuan edozein zalantza duzularik. GIPUZKOAKO AUTONOMO GUZTIEN ZERBITZURA GAUDE!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar