Autonomoen berriak

Black Friday 2022

blog image black_friday_historia_estados_unidos_445717290_138384777_1706x960.jpg

Iritxi da 2022ko BLACK FRIDAY ezaguna, eta beste data garrantzitsu batzuekin pasatzen den bezalaxe, saltoki txikientzat salmenten igoera handi bat ekar dezake eta aprobetxatu beharra dago!

Black Friday hau ongi aprobetxatu ahal izateko eta gure helburu bezeroak denda fisiko edo elektronikora sar daitezen, aurrez prestatutako estrategia komertzial egoki bat izan behar dugu. Berdin dio zer saltzen dugun gure dendan, produktu elektronikoak edo bestelakoak, gaur egun ez da nahikoa prezioen beherapenak egitea jendea erakartzeko. Kontuan hartu inflazio handia izaten ari dela eta honek bezeroak bere erosketak hobeto aukeratzea dakar. Konpetentzia ikaragarria izango dugu.

BLACK FRIDAYeko prozesu guztiari forma pertsonalizatu bat ematen saiatu behar gara, gure helburu bezeroak zein izango diren garbi edukita, eta beti gure negozioaren ezaugarrietara ongi moldatuz, konpetentziarekiko diferentziazioa lortzeko intentzioarekin.

Prozesu hau ongi egiteko bi puntu nagusi ditugu oinarri bezela, iada gure bezero direnen fidelizazioa lortu, edo berriak erakarri eta hala orain eskeintzen digun deskontuak etorkizunean bihurtuko errentagarri.

Jarraian zuen saltokietan egin ditzakezuen ekintza batzuk aipatuko dizkizuegu:

1.- Konpetentziaren ekintzak aztertu.

2.- Gure produktu arrakastatsuenak sustatu.

3.- Bezero fidelei deskontu eta beherapen hobeak eskeini.

4.- Deskontuak eskeini EMAIL, SMS edo WHATSAPPP bidez.

5.- BLACK FRIDAY egunean bakarrik salgai egongo diren produktuak eskeini,      bezeroengan premia sentimentua sortarazteko, ez bada gaur ez dute berriz erosteko aukerarik izango.

6.- E-COMMERCE bat izanez gero, interesgarria izan daiteke bidaltze gastuak doan izatea, edota produktuko kopuru zehatz bat izatea bezeroei urgentzia sentsazioa.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik bultzada txiki bat eman nahi dizuegu fenómeno berri hau aprobetxa dezazuen eta partaide izan zaitezten. Ondorengo bi hilabeteak urteko garrantzitsuenak izango dira negozio askorentzat, beraz planifikazio egoki bat prestatzeko garia da.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar