Autonomoen berriak

ETXEAN LAN EGITEN DUTEN AUTONOMOEN GASTUAK

blog image Ventana_grande_Hogar_noche_1300704845_52.jpg

Etxetik lan egiten duten autonomoen inguruan hitz egingo dugu gaurkoan. Gero eta autonomo gehiago ikusten dira gaur egun hala egiten dutenak lan eta beharrezkoa da hauen gastuak nola funtzionatzen duten ikustea.

Autonomo bezala etxetik lan egiten dugunean, beharrezkoa izango da gure 036 ereduan adieraztea. Bertan lana egin ahal izateko, erabiltzen ditugun etxeko metro karratuak zenbat diren jarriko dugu, portzentaia horren arabera kendu bait ditzazkegu etxeko gastuak gure aktibitatearekin.

Badira gastu batzuk, non ez dagoen inongo dudarik kentzeko garaian eta nahikoa litzake bakoitzaren dokumentu edo agiriak edukitzea aipatutako portzentaia horretan gastuak kendu ahal izateko. Normalean hauek izaten dira gastu horiek:

            -Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ-IBI).

            -Basura eta ur tasak.

            -Auzo komunitateko gastuak.

Etxean lan egiten duten autonomoentzat arazo gehien ematen dituzten gastuak bestelako hornikuntza batzuk izaten dira, non orain arte, Ogasunak ez zuen gastu hauen prorrata onartzen eta ondorioz autonomoek ezin izaten zituzten gastu horiek kendu. Adibide garbiena argiaren faktura izaten zen. Ez zen batere logikoa, argia bezelako beharrezko gastu bat lana egin ahal izateko ez deduzitu ahal izatea dagokion portzentaian.  Horregatik autonomo ugarik Auzitegi Ekonomikoan jarritako kexen ondorioz, badirudi halako gastuak deduzitzeko aukera izango dugula.

Ogasunak halako gastuen aurrean izan duen jarrera lehenagotik ere ezeztua izan zen Madrileko Justizia Auzitegi Nagusian eta baita Valentziar erkidegoko Auzitegi Ekonomiko Administratiboak ere. Bertan adierazi zen, argindar eta gas gastuak deduzitzeko aukera izango zutela autonomo hauek, IBI gastuarekin egiten den bezalaxe prorrata erabiliz.  Sententzia hauen ondorioz, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (Agencia Tributaria), errekurtso bateratu bat aurkeztea erabaki zuen TEAC-en (Auzitegi ekonomiko administratibo zentrala).

Orain TEAC-en ebazpena loteslea da, eta ondorioz autonomo guztiak izango dute etxeko argindarra eta gasa deduzitzeko aukera. Epai honek aldaketa sakon bat emanarazi du, eta orain administrazioak onartu egin behar ditu gastu hauen dedukzioak beren proportzioan noski eta muga batzurekin. 

Adibide bat jarriko dizuegu hobeto ulertu ahal izateko nola egiten den argindarraren dedukzioa etxean lan egiten baduzu:

            -100€+BEZ argindarraren faktura.

            -80m2-ko etxebizitza baten bizi gara.

            -Aktibitatea egin ahal izateko 25m2 erabiltzen ditugu 036 Ereduaren arabera.

Sententzia hau jakinda, persona gehienak hirukotearen erregela bat erabiliko genuke zenbat deduzitu genezaken jakiteko. 100€-ko gastua baldin badegu eta etxebizitzaren %25 badago jarduerari lotuta 25€ deduzitzeko aukera izango nuke. Baina ez litzake guztiz zuzena TEAR-en arabera. Normalean autonomo gehienak ez dugu asteko 7 egunetan egiten lana eta ezta eguneko 24h-tan ere, eta ondorioz bakoitzaren esku geldituko da nola ezarri dedukzioa.

Esan bezala azkenean sententzia honekin lortu da etxetik lana egiten duten autonomoen esfortzua saritzea eta nahiz eta ez den espero zen bezain ebazkorra, pauso garrantzitsua da.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar