Autonomoen berriak

LANGILE AUTONOMOEN BAJA

blog image health_2082630_960_720.jpg

Aste honetako artikuluan langile autonomoen bajari, eta hau hartzeko egin behar diren tramiteei buruz arituko gara. Nahiz eta, autonomoek baja gutxi hartzen dituztela esan ohi den, beharrezkoa da garbi izatea zein diren baja kobratu ahal izateko eman beharreko pausuak.

 

Autonomoak

Autonomoen baja deritzona, gaixotasun arrunt edota gaixotasun edo istripu profesional batengatik sortu daiteke. Hasiera batean, aldi baterako ezintasunagatik gehienez 12 hilabetez jaso daiteke prestazioa eta kasu batzuetan 6 hilabete gehiagoz luzatzeko aukera egongo da. Gure etxe-sendagileak edo Mutuako sendagileak baja agiria firmatzen digun momentuan hasten da prestazioa kobratzeko egin beharreko prozesua.

Aipatu dugun baja agiria etxe-medikuak firmatzen du gaixotasun arrunta bada, baina prestazioa onartzeko boterea Lan Mutuek eta INSSek (Instituto Nacional de la Seguridad Social) dute. Eta beraz dokumentazioa mutuan aurkeztu beharko dugu 15 eguneko epean.

 

Hauek dira Mutuan aurkeztu beharko ditugun dokumentuak baja onartu ahal izateko:

                        -Baja eta baja konfirmazio zihurtagiriak.

                        -NAN fotokopia.

                        -Azken 3 autonomo kuoten ordainketa zihurtagiriak.

                        -Jarduera zein egoeratan gelditzen den adierazten duen dokumentua.

                        -Baja prestazioa kobratu nahi den kontu korrontearen zenbakia.

Ezintasunagatiko prestazio jaso ahal izateko RETAn (Regimen Especial de Trabajadores Autónomos) alta egoeran egon beharko dugu noski, eta gainera Gizarte Segurantzarekin zorrik gabe. Zorrak edukiz gero, hilabeteko epea dago egoera hori zuzentzeko. Gainera gaixotasun arruntagatik izaten denean, gutxienez 180 egun eduki behar dira kotizatuak aurreko 5 urteetan. Gainontzeko kasuetan ez da gutxieneko kotizaziorik eskatzen. Kontuan hartu baja egoeran eta prestazioa kobratzen denean, autonomoek beren hileroko kuota ordaintzen jarraitu beharko dutela Gizarte Segurantzan.

Baja gure langileak izan badu prozesua oso antzekoa izango da, baina dokumentazio gehixeago aurkeztu beharko da:

-Enpresak 3 egun izango ditu langilearen baja izan dela ohartarazteko.

-Enpresa ziurtagiria langilea alta egoeran dagoela adierazten duena.

-Istripu edo gaixotasun profesional ziurtagiria (baja egoera profesional abada).

-INSSera enpresak abixu bat bidali beharko du baja ordaintzeko obligazioa hamabostgarren egunetik aurrera Gizarte Segurantza edo Mutuarena izango dela. Lehen 15 baja egunak enpresak ordaindu behar baititu, baina ondoren INSS edo Mutuak ordaindu beharko du.

Zenbat kobratzen da?

Baja Arrunta izanez gero:

-Lehen egunetik hirugarren egunerarte ez da ezer kobratzen.

-Laugarren egunetik hogeigarren egunerarte kotizazio oinarriaren %60 kobratzen da.

-Hogeita batgarren egunetik aurrera kotizazio oinarriaren %75 kobratuko da.

Baja arrunta izan ordez, Lan Istripu edo Gaixotasun Profesionala izanez gero, kotizazio oinarriaren %75 kobratuko da bajaren egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Kotizazio Oinarri minimoagatik kotizatzen bada, jasotzen den prestazioa oso murritza da hileroko autonomo kuota ordaindu ondoren, eta komenigarria da baja aseguru pribatu bat kontratatua izatea. Hala diru iturri extra bat izango genuke gure bizitza maila mantentzea lagunduko ligukeena.

Autonomoen bajari buruz edo aseguru pribatuei buruz inolako zalantzarik baduzue, jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan eta laguntza eskeiniko dizuegu.

4 Iruzkinak

05-12-2018 XEvilBestdot

11-12-2018 XEvilBestdot

12-12-2018 XEvilBestdot

13-12-2018 XEvilBestdot

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar