Autonomoen berriak

2017ko Errenta Deklarazioa

blog image Declaracion_de_la_renta_e1482315022853_1140x475.jpg

Aste gutxi falta dira iada errenta deklarazioa aurkeztu ahal izateko eta aste honetako artikuluan errenta deklarazio hori egiteko kontuan hartu behar genituzkeen datak aipatuko dizkizuegu, ogasunarekin inolako arazorik ez izateko.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan urtero bezala, errentari buruzko lehen zalantzak eta galderak jasotzen ari gera. Ogasunetik esfortzu handia egiten dute urtero ahalik eta autolikidazio prposamen gehien bidaltzeko, eta aurten lehengo urtean baino jende gehiagori bidaliko dizkiote, baina autonomo garen langileei ez zaie inongo autolikidaziorik bidaltzen. Gure jardueraren informazioa guk adierazi behar diogu ogasunari 6.anexoan datu guztiak aipatuz.

Hauek dira kontuan hartu beharreko datak:

Martxoaren 14tik aurrera ogasunak guri buruz duen informazio fiskala eskatu daiteke postaz.

Apirilaren 6tik aurrera autolikidazio proposamena ikusi ahal izango da.

Apirilaren 16tik aurrera autolikidazio proposamen hori onartzeko aukera dago.

Apirilaren 20tik aurrera ogasunean zita eskatu ahal izango dugu errenta modu mekanizatuan egin ahal izateko.

Gainontzeko errenta aitorpenak apirilaren 23 eta ekainaren 30 artean aurkezteko epea dago.

Jarraian errenta aitorpen gehienetan kontuan hartu beharreko puntu batzuk azalduko ditugu:

1-Autolikidazio proposamenean hainbat atal aldatu daitezkeela kontuan hartu. (Etxebizitzene alokairuak alkilatzeagatiko irabaziak, ohiko etxebizitza alokatzeagatiko dedukzioa, dohaintzengatiko dedukzioak…) Gainera lehengo urtetik aurrera, gure autolikidazio proposamena onartzerako momentuan gure helbide fiskalaren aldaketa ohartarazi dezakegu.

2-Zerga Oinarrian Orokorrean aplikatu daitezkeen murrizpenak

                              Aseguru kontratuak gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin

                              Aurreikuspen plan aseguratuak

                              Pentsio planak

                              Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde (EPSV)

               3-Bakarkako edo baterako aitorpena

Aukera baduzue aitorpena bakarka edo bateratua egiteko, egin proba bi eratan eta zuentzako modu onuragarriena aukeratu. Urtero aladatu daiteke aukeratzen dezuten era, hau da, ez duzue nahitanehiez egin beharko bateratua aurten lehengo urtean egin zenutelako.

               4-Ondorengoengatiko kenkariak

                              585€ lehen seme/alabagatik

                              724€ bigarrenagatik

                              1.223€ Hirugarrenagatik

               5-Etxebizitza alokairuagatik kenkariak:

                              Ordaindutakoaren %20 eta gehienez 1.600€.

                              30 urte baino gutxiagokoek %25eko kenkaria izango dute eta gehienez 2.000€.

                              Familia ugariek ere %25eko kenkaria eta 2.000€ko limitea.

                              (Baterako aitorpenetan ez dira kantitateak bikoizten)

               6-Etxebizitza erosteagatiko kenkaria:

                                            2012ko utarrilaren bat baino lehen erositako etxebizitzengatik:

                                                           2.160€

                                                           2.760€ familia ugarietan eta 35 urte baino gutxiagokoentzat.

                                            2012ko urtarrilaren bat ondoren erositako etxebizitzengatik:

                                                           1.530€

                                                           1.955€ familia ugarietan eta 30 urte baino gutxiagokoentzat.

               7- Autonomoak gure jardueraren datuak adierazteko 6.eranskina bete behar dugu.

Azkenik gogoratu pertsona bakoitzaren errenta aitorpena desberdina da eta egoera pertsonal bakoitzaren arabera aldatuko litzake. Zuen errenta aitorpenari buruz edozein zalantza duzuelarik idatzi gipuzkoatuonomo aholkularitzara inondo konpromezurik gabe!

 

1 Iruzkinak

04-04-2018 juanjose

Saber si me. Ban a mandar la declaraciòn. Hecha por correo

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar