Autonomoen berriak

AUTONOMOEN KUOTA ABUZTUAN IGOKO DA

blog image bases_cotizacion_2017.jpg

Estatuko aurrekontu orokorrak azkenik onartu direlarik, autonomo erregimeneko Kotizazio Oinarri Minimoa (autonomo guztien %80 baino gehiagok kotizatzen dute) %1,4 igoko da hurrengo hilabetetik  aurrera.

Aipatutako igoera zenbakiz adierazita 932,70€tan geldituko da kotizazio oinarri minimoa geldituko da (lehen 919,80€ ziren), eta hilabetero ordaindu beharreko kuota 278,87€takoa izango da (lehen 275,02€ ziren)

Igoera honekin kexatzen diren autonomoak berriz ere irabazi oso txikiak dituztenak dira, hilabeteroko irabaziak kasu askotan ez dira kotizazio oinarri minimo horretara iristen, hau da, 932,70€tara iristen ez direnak.

Modu berean Kotizazio oinarria maximoa ere igo egingo da, baina aipatu bezala autonomo oso gutxi dira eragina jasango dutenak. Orainarte 3751,26€koa zen eta uztail hontatik aurrera 3803,70€koa izango da eta hileroko kuota 1137€.

Nahiz eta autonomo askorentzat ez den aldaketa gustagarria izan, aurtengo igoera lehengo urtekoaren erdia baino txikiagoa izan da, lehengo urtean %3ko igoera izan zen.

Inolako aldaketarik izan ez dutenak autonomo sozietarioak izan dira, lehen zuten kotizazio oinarri bera mantenduko dute, eta hileroko kuota 357€koa izaten jarraituko du.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik asteroko artikulu hauen bitartez poliki-poliki joango estatuko aurrekontuen onarpenarek indarrean jarri diren aldaketa eta neurri berriak. Aurreratzen dizuegu, tarifa murriztua mantentzen dela, bonifikazio berri batzuk onartu direla lan-bizitza eta familia bateragarritasunerako eta aitatasun bajaren epea luzatu dela.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar