Apirilak 14tik aurrera langileek jasotzen duten nominaren erregistro berri bat erameten hasteko betebeharra izango dute enpresariak, lehengo urtean onartua izan zen Irabazien Berdintasunerako Legearen ondorioz.
Ondorioz, langile kontratatuak dituen edozein enpresari, ordaintzen dituzten nomina eta irabazien erregistro bat eraman beharko dute, Lan Ministeritzak eta agente sozialek erabaki bezalaxe.
Jende askori eragingo dio aldaketa honek, zenbakiak begiratuta, kalkulatzen da milioi terdi autonomo hasi beharko direla erregistro hau eramaten eta erdiak baino gehiago langile bat edo bi besterik ez dituela.
Erregistro honetan ondorengo kontzeptuak bereizi beharko dira: Langilearen bataz besteko soldata, soldataz kanpoko irabaziak, eta gainera talde profesionalen eta sexuaren arabera bareizi beharko dira. Lege aldaketa honen helburu nagusia generoen artean dagoen soldata diferentzia hobeto irudikatzea izango litzake.
Betebehar honekin zerikusia duten enpresa dexente sortzen ari dira, beren zerbitzuak promozionatzen enpresari txikiei laguntzeko asmoarekin. Kasu gehienetan enpresarentzat prebentzio zerbitzuak eskeintzen dituen enpresak berak ere eskeintzen ditu soldaten erregistro zerbitzuak, beraz haiekin hitz egin ezazue.
Gero eta betebehar gehiago dituzte langile eta enpresariak negozio bat aurrera eraman ahal izateko, eta Gipuzkoautonomo aholkularitzako bezero zaretenentzat guk eskeiniko dizuegu Soldata Erregistro hori eramatea. Jarri zaitezte gurekin kontaktuan edozein zalantza duzuelarik.
Utzi zure iruzkina