Gabonetako oporrak direla aprobetxatuz, autonomoen oporrei buruz hitz egingo dugu gaurkoan. Nahiz eta jende askok urteko azken astea oporrak hartzeko erabiltzen duen negoziak itxiz, autonomoen kasuan ez da beti hala izaten.
Lehenik eta behin, TRADE (autonomo dependiente) direnak aztertuko ditugu, non dituzten sarreren %75 gutxienez bezero berdinetik jasotzen duten. Legeak dione bezalaxe, TRADE autonomoak 18 opor egun dituzte urtean, gainera ordainsaririk gabeko jai-egunak dira.
Gainontzeko autonomoak nahi dituzten jai-egunak izango dituztGe, batzuk gehiago hartuko dituzte eta beste batzuk gutxiago. Nahiz eta autonomo gehienentzat Utopia bat dela dirudi nahi den egunetan oporrak hartzea, garrantzitsua da lanean produktibitate on bat mantendu ahal izateko noizean behin oporrak hartzea.
Aipatu beharra dago, gabonetako garaian, egon badaudela jarduera profesional batzuk non egun batzutako oporrak hartzen dituzten atsedenaldi moduan, (fisioterapeutak, arkitektuak, hitzultzaileak…) ordea dendak dituzten autonomo askok garai honetan lan-orduak handitu egiten dituzte bezero gehiago dituztelako.
Autonomo batzuk oporrak hartzeko erabiltzen duten beste era bat gabon garaietan langile bat kontratatzea izaten da. Hala egun batzutako atsedenaldia hartu dezake negozioa itxi gabe. Gipuzkoatuonomon langile bat kontratatu ahal izateko tramite guztiak egiten ditugu. Eta ezin baduzue hori egin, negozioa ixteko zein den garai onenea azalduko dizuegu.
-Bilatu lanetik deskonektatzeko momentu egokiena. Beti izaten da urtean zehar momenturen bat non lan bolumena txikiagoa den.
-Jakinarazi zure bezeroak aurrerapenarekin, beraiek ere hobe organizatu ahal izateko.
-Beharrezkoa da sarreren estimazioa bat egitea, hala jardueran etenaldia egitean zenbat diru utziko dezun irabazteaz jakingo duzu.
-Denboran zehar zatitzea ere interesgarria da, hala hasiera batean jarri zenituen helburuak betetzen ari diren jakin dezakezu.
-Saiatu ez ezer zintzilik uzten oporrak hartzerakoan. Dena ongi organizatuta utziz gero, oporrak lasaitasunez hartu ahal izango dituzu, eta ez duzu lanari buruz pentsatu beharrik izango.
Gipuzkoatuonomoko langile guztien partetik, Eguberri on bat opa dizuegu guztioi eta URTE BERRI ON!!!
Utzi zure iruzkina