Autonomoen berriak

AUTONOMO LAN UZTE PRESTAZIOAK 11/2021 ERREGE DEKRETUA

blog image 37760782_m_1110x550.jpg

2021eko maiatzaren 27an, estatuko gobernuak autonomoentzako lan-uzteagatiko prestazioen luzapena onartu zuen, ekainaren 1etik irailaren 30 arte luzatuko direlarik. Beti bezela legeak markatzen dituen kondizio batzuk bete beharko dira, 11/2021 errege dekretuak markatuko ditu, eta 3 lan-uzte desberdin bereiz ditzakegu kasu honetan.

1.Aktibitatea guztiz geldiarazteagatiko prestazio berezia

Aktibitate ekonomikoa guztiz gelditzea behartuta dauden langile autonomoak eskatu ahal izango dute prestazio berezi hau.

Betebeharrak: Gizarte Segurantzan altan egon eta ez inolako zorrik izatea.

Kotizazioa: Ez da hileroko kotizazioa ordaindu beharko.

Laguntza: Mutuak kotizazio oinarriaren %70 ordainduko du. Beste familiakide batek ere prestazio hau jasoko balu, orduan jasoko litzakeen laguntza kotizazio oinarriaren %40 izango lizatzake.

2. Norberaren konturako lanarekin bateragarria den prestazioa

Aktibitate ekonomikoa mantentzen duten langile autonomoak eskatu ahal izango duten laguntza da, beti ere, irabazien jetxiera nabaria izan badute.

Betebeharrak: Autonomo bezela alta egon Gizarte Segurantzan eta inolako zorrik ez izan eskaera egiterako unean. 12 hilabetez jarraian Lan-Uzteagatiko prestazioagatik kotizatu izan. Eta prestazio horren laguntza tarteak ez agortuak izatea LGSS-ko 338.1 artikuluaren arabera. Aldi berean, fakturazioaren %50eko jetxiera 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan, 2019ko hilabete berdinekin alderatuta. Irabazi garbiak ere ezingo lukete 7.980€ gainditu.

Kotizazioa: Hileroko kotizazioa osorik ordaindu beharko da hasiera batean.

Laguntza: Mutuak kotizazio oinarriaren %70 ordainduko du hilero normalean, eta pluriaktibitate kasuetan ordainketa %50ekoa izango litzake. Gainera autonomoaren kotizazioaren zati handiena (kontingentzia orokorrak) ere bueltatuko zaio mutuaren ordainketaz.

3. Prestazio orokorra eskatu ezin dutenentzako laguntzak

Lanean jarraitzen duten, fakturazioaren jetxiera handi bat izango duten eta aurreko puntuan azaldutako laguntza eskatzea ezinezko zaien langile autonomoentzako bideratutako laguntza litzake hau.

Betebeharrak: 2020ko apirilak 1 baino lehenago autonomo bezela altan egon eta Gizarte Segurantzarekin inolako zorrik ez izatea. 2021eko maiatzaren 31an, RDL 2/2021eko 6 edo 7.artikuluetako laguntzaren bat jasotzen egotea. Eta 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan izandako fakturazioa, 2021eko lehen hiruhilekoan izandakoa baina txikiagoa izatea, eta aldi berean irabazia garbiak 2 hiruhilekoen artean ez 6.650€ako gainditzea.

Kotizazioa: Hileroko autonomo kuotak normal ordaindu beharko dira.

Laguntza: Mutuatik kotizazio oinarriaren %50eko laguntza ordainduko lukete, beste familiakide batek ere prestazio hau jasoko balu, orduan jasoko litzakeen laguntza kotizazio oinarriaren %40 izango lizatzake. Gainera autonomoaren kotizazioaren zati handiena (kontingentzia orokorrak) ere bueltatuko zaio mutuaren ordainketaz.

 

Hiru laguntza hauetaz aparte, beste laguntza bat ere eskuragarri egongo litzake 2021eko maiatzaren 31an, RDL 2/2021eko 6 edo 7.artikuluetako laguntzaren bat jasotzen ari ziren autonomoentzat. Hileroko Gizarte Segurantzako autonomo kuotetan bonifikazioak izango lituzkete ondorengo hilabeteetan, eta zuzenean TGSSk tramitatuko luke, beti ere 2021eko irailaren 30 arte altan egonez gero.

A) Ekaineko autonomo kuotaren %90 bonifikatuta.
B) Uztaileko autonomo kuotaren %75 bonifikatuta.
C) Abuztuko autonomo kuotaren %50 bonifikatuta.
D) Iraileko autonomo kuotaren %25 bonifikatuta.

Badirudi hauek izango direla COVID pandemiagatik autonomoentzat izango diren azken laguntzak, eta aurreko guztiak bezelaxe Mutuekin tramitatu beharko dira. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela laguntza hauen eta beste batzuen informazio guztia ekartzen saiatuko gara.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar