Autonomoen berriak

AKTIBITATEA UTZI OPORRETAN GAUTEN BITARTEAN

blog image VACACIONES_2019.jpg

Azken urteetan langile kontratatuen eta langile autonomoen arteko desberdintasunak murriztu diren arren, oraindik ere diferentziak haundiak direla garbi ikus daiteke, langabezia kobratzeko zailtasunak, paga extrak kobratzeko eskubideak, eta gainera oporrak dituzten bitarten kobratzen jarraitzen dute.

Autonomo askorentzat irabazien beherakada handi bat suposatzen oporretara joateak, beren negozioa itxita gelditzen baita denbora tarte horretan. Hilabetero kuota bat kobratzen duten autonomoak izango dira beren hileko irabazietan eragin handirik jasaten ez duten bakarrak oporretara joaten badira.

Arrazoi honengatik autonomo ugarik galdera bera dakarkigute: baja egin al dezaket oporretara noan tarte horretan?

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik hau egiteko inungo eragozpenik ez duzuela argitu nahi dizuegu. Helburua argia da, oporretan gauden bitartean irabaziak jeisten badira, gastuak ere jeisten saiatuko gara, baina hainbat puntu kontuan hartu beharra dago:

 

-Autonomoen lege berria martxan jarri zutenetik, egoera desberdina da, urtean hiru aldiz egin dezakegu baja eta alta hilabete osoa kobratu gabe, hau da, benetan altan egon garen egun horiengatik kobratuko digute kuota hilabete bukaeran.

-Kontua izan behar dugu bajan gauden denbora tarte horretan ezin ditugula normalean deduzigarriak izaten diren gastu batzuk deduzitu, eta inola ere ezingo dugu ezer fakturatu.

-Autonomo tarifa murriztuaz gozatzen ari bazarete eta baja egiten baduzue, automatikoki galduko duzue bonifikazio guztia. Hau ere aldatu egin da autonomoen lege berriarekin. 3 urte pasa beharko dira berriz bonifikazioa eduki ahal izateko.

-Gaixotasun edo istripu bat izanez gero, gogoratu altan egon gabe ez zenuketeela inolako prestazioa jasotzeko eskubiderik.

-Autonomoaren adina kontuan eduki behar da baja hartu edo ez hartu erabakitzeko garaian, eragina izan baitezake  jubilazioan. Bajan gauden hilabete horretan ez litzake kotizatuko.

Aipatutako puntuak kontuan hartuta, ondorengo prozedura jarraitu behar duzue baja egiteko: Lehendabizu Ogasuenan egin beharko duzue baja eta ondoren Gizarte Segurantzan, ondoren berriz ere modu berdiean lehendabizi ogasunean egin beharko dugu alta eta ondoren Gizarte Segurantzan.

Gipuzkoautonomo Aholkularitzan badakigu ez direla tramite errazak, beraz inolako zalantza izanez gero jarri gurekin kontaktuan eta zuen betebehar guztiak modu egokian nola egin azalduko dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar