Autonomoen berriak

GIPUZKOAKO AUTONOMOEN PFEZ(IRPF)

blog image accounting_761599_960_720.jpg

Foru-lurraldeetan dugun fiskalitatea eta Españako gainontzeko lurraldeetan dutena ez da berdina inundik ere. Diferentzia nagusietako bat PFEZ(IRPF)an ikus dezakegu, non hemen gipuzkoan ez dugun moduluen bidez tributatzeko aukera (nahiz eta BEZan oraindik ere badauden moduluak). Gipuzkoan PFEZan bi aukera izango ditugu autonomoak: bata zuzeneko zenbatespen metodo arrunta, eta bestea zuzeneko zenbatespen metodo erraztua.

Bi metodoen arteko diferentziak azaltzen saiatuko gera artikulu honetan, askotan nahasketak sortzen bait dira PFEZarekin. Esan beharra dago ez dela bat bestea baino metodo hobea, zure negozioari ondoen egokitzen zaion modelua aukeratu behar da.

Zergatik daude gure bezero eta autonomo gehienak modalitate erraztuan?

Bere izenak adierazten duen bezalaxe haukera hau beste metodoa baino errazagoa dela esan daiteke, eta urtean 600.000€ baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek izango dute autatzeko aukera.

Ez dago kontabilitete zehatza  eramateko betebeharrik, urte bukaeran erregistro liburuak egitearekin nahikoa da eta Gipuzkoautonomon gure software berriarekin ez duzu ezertaz arduratu beharko.

Sarrera eta gastuen arteko diferentziaren %10 zerga ordaintzetik libre egongo da amortizazio eta justifikatzeko zail izaten diren gastuak bezela.Esan daiteke beraz, método erraztua erabiltzen duten autonomoak ez dutela inbertsio handirik egiten beren negozioa aurrera eramateko.

Modalitate arrunta aukeratzen duten autonomoak

Autonomoak berak aukeratzen du método arrunta, ez bada lehen esan dugun bezela 600.00€ko fakturazio limitea gainditzen.

Beharrezkoa izango da Merkataritza kodeak ezarritakoaren arabera eramatea kontabilitatea. Eta gutxienez, Liburu Egunkaria, Inbentarioa, eta Balantzeen Liburua eguneratuta eraman beharko dira. (eginbeharrak handiagoak direnez, gastuak ere handiagoak izango dira aholkularitza kuotetan)

Modalitate honetan, inbertsioak amortizatu egiten dira kontabilitatean.

Ondorioz modaliteta hau aukeratu behar luketeen autonomoak, bere negozioan inbertsio kantitate handi bate egin dutenak lirateke, non inbertsio horiek urtero amortizatzen jungo diren.

Modalitate bat edo bestea aukeratzeko orduan beraz, autonomoak egindako inbertsioari begiratu beharko diogu. Oso garrantzitsua da zure jarduerara egokitzen den modalitetea aukeratzea eta bai modalitate normala aukeratu bai modalitete erraztua, aholkulariak zure negozioaren egoera nolakoa den azaldu behar lizuke.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar