Denbora dexente pasa da, Españako Gobernu zentraletik laguntza honen aurkezpena egin zutenetik, benetan Autonomia-Erkidego bakoitzak legedi zehatza aurkeztu duen arte, eta orain bai uztailan zehar zorrei aurre egiteko laguntza eskatu daiteke.
Eskaerak uztailaren lehen egunetik 30 arte egin ahal izango dira, eta denak modu elektronikoan egin beharko dira Eusko Jaurlaritzaren web orrian.
Gastu subentzionagarriak
Laguntza honetan subentzionagarriak izango dira, 2021eko martxoaren 13a baino lehen hitzarturuk eta 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31 artean izandako hornitzaileekiko zorrak eta baita bankuekin oraintzeko pendiente izan ditzakegun kreditu desberdinak.
Lerro subentzionagarriak:
Lerro desberdinak ezberdindu dituzte subentzio honen barnean, eskaera prozesua errazago egin ahal izateko, eta bi lirake autonomo eta enpresa txikientzat aurkeztu dituzten laguntzak:
1.Lerroa: PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak -egoitza fiskala EAEn dutenak-, 2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu dutenak haien jardueraren batean. (3.000€ko laguntza gehienez).
2.Lerroa: Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta entitateak - egoitza fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena izan badute eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez badute- ; baita ere 1.lerroa hautatu ez dutenak baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an tributatu badute. (Gutxienez 4.000€ eta gehienez 200.000€).
*Aktibitate hasiera 2021ko urtarrilaren 1 eta 2021eko martxoaren 31 artean badago, 1.Lerroa bakarrik eskatu ahal izango litzake.
Onuradunen betebeharrak
Diru-laguntza jasotzen duten persona fisiko edo enprese nahitanahiez aktibitate ekonomikoa altan eduki beharko duten gutxienez 2022ko ekainaren 22 arte, bestela jasotako laguntza guztia bueltatu beharko dute.
Utzi zure iruzkina