Autonomoen berriak

Ogasunak amatasun bajen PFEZa ituzliko du

blog image 532.png

Amaitzear gauden urri honetan hasi ziren notizia honi buruzko zurrumurruak argitaratzen hedabide desberdak. Auzitegi Gorenean argitaratutako ebazpen batek amatasun bajak PFEZ zergan ez luketela sartu behar jakinarazi zuen.

Hasiera baten Gipuzkoako Foru Ogasuna kontra agertu zen, esanez, amatasun bajak PFEZean ez sartzea onartu ahal izateko norabide berdineko bigarren ebazpen bat behar zela gutxienez, jurisprudentzia sortu zedin.

Hala, lehengo asteko ostegunean egoera guztiz aldatu zen eta Foru Ogasunak publiko egin zuen ebazpen hori onartzen zuela, eta ondorioz 2014tik aurrera amatasun bajan jasotakoagatik PFEZ zergan ordaindutakoa itzuliko dela. (aitatasun bajagatik ordea ez da ezer itzuliko, 2018tik aurrera ez da PFEZan sartuko baina ezingo da atzerantz egin diru-itzulketa eskatuz).

Jarraian uzten dizuegun estekaren bidez, Gipuzkoako Foru Ogasunak bere web orrian utzi duen inprimakia deskargatzeko aukera izango duzue. Hau bete eta Ogasunean aurkeztu beharko duzue itzulketa horiek eskatzeko. Kontuan izan 2019ko ekainerarte eskatu daitekela 2014ko itzulketa.

https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/amatasun-bajen-pfeza-itzultzeko-prozedura-jarri-du-martxan-du-gipuzkoako-foru-ogasunak

Nahiago baduzue, Gipuzkoautonomo aholkularitzako lan-taldearekin harremanetan jarri zaitezkete, eta guk aurkeztuko eskaera zuen izenean.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar