Autonomoen berriak

Autonomoak egin behar ez dituzten akatsak

blog image prohibited_147408_960_720.png

Behin eta berriz esaten dizuegun bezalaxe, garbi dago autonomo eta erregimen orokorreko langileen artean diferentzia handiak daudela, eta normalean diferentzia horiek jubilazio, bajak eta langabezia bezalako egoeratan nabaritzen ditugu, baina askotan diferentzia nagusia, hartu beharreko erabakien garrantzian egoten da.

Autonomoak ia egunero hartu behar izaten ditu bere negozioaren etorkizuna aldatu dezaketen erabakiak. Kasu batzuetan ordea, negozioa egoera onean dagoelako edo behin irabazi maila batzutara eldutakoan jendea lasaitu egiten delako, ahaztuta uzten dituzte. Ondoren ahaztuta utzi behar ez diren horiek aipatuko ditugu:

-Prezioak ez berrikustea: Oso arrunta izaten da ekintzaileek merkatuan sartzerakoan prezio baxuenak edukitzen saiatzea, beraien kostuen eta errentagarritasunaren azterketa sakon bate egin gabe. Egia da bezeroak erakartzeko modu ona dela, baina merkatua etengabe aldatzen ari da eta ondorioz prezioak ere noizbeinka berrikusi egin behar dira.

-Odutegirik ez edukitzea: Nahiz eta egia den autonomoak ordu askoz egiten dutela lan, beharrezkoa da ordutegi bat edukitzea eta tokatzen zaizkigun deskantsu epeak zein diren jakitea.

-Bezeroei ezetz esaten ez jakitea: Aurreko puntuan esan dugunarekin loturik egoten da hau. Zerbitzuak eskeintzen dituzten autonomoak askotan bere lanordutatik kanpo jasotzen dituzten eskaerak onartu egiten dituzte inoiz ezetz esan gabe, eta ez da beti ona izaten. Batzuetan ezetz esateak, benetan eduki nahi ditugun bezeroak izatea ekarriko digu, erlazioa beraiekin hobea izango da, errazago elkarulertuko dugu eta bien arteko negoziazio aukerak handiagoak izango dira.

-Lanak ez eskuordetzea: Jardueraren inguruan dagoen guztia egin nahi izatea Ulises sindromea bezela ezagutzen dena da eta autonomoei askotan gertatzen zaie. Positiboa da jardueraren inguruan gertatzen den guztia jakitea, baina ez da ona dena guk egin nahi izatea. Hobe da gure negozioari irabaziak ematen dizkion jardueran zentratzea denbora galduaraziko dizuten jarduera hoiek eskuordetzea.

-Egoera berrietara egokitzeko zailtasunak: Lehen prezioei buruz hitz egin dugunean ere aipatu dugu, gaur egun merkatuan aldaketak etengabe eta oso azkar ematen dira, eta gure negozioaren inguruan izaten diren aldaketak zein diren jakin beharko dugu momentuoro. Eguneratuta egoteko modu erraz bat heziketa jarraitua aukeratzea da.

 

Gipuzkoautonomo aholku hau eman nahi dizuegu: zuen lan-orduetan denbora tarte txiki bat hartu eta aipatutakoei buruz ausnartu. Nahiz eta azken urteetan hobekuntza txiki batzuk izan ditugun autonomoen erregimenean, autonomoak ezin gara erlaxatu eta izan ditzakegun aldaketei eta ezustekoei aurre hartu behar diegu. Jarduera ongi aseguratua izan behar dugu, eta gertatu daitekena aurreikusten saiatu behar gara epe motz eta luzera. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar