Autonomoen berriak

Merkataritza Kontratua duten autonomoak

blog image signature_962355_960_720.jpg

Krisi egoeran sartu ginenetik, merkataritza kontratua erabiltzen duten lan harremanak asko hazi dira. Azken aste hauetan bezeroengandik hainbat galdera eta zalantza jaso ditugu, eta hau aprobetxatuz merkataritza kontratuak dituen ezaugarri nagusiak azaltzeko erabiliko dugu artikulu hau. 

Zer da Merkataritza Kontratu bat?

Enpresa eta langile baten arteko lan kontratu bat da merkataritza kontratua. Baina hauek duten ezaugarri nagusia, langile independientea eta bere kabuz lan egiten duena izaten dela da (ondoren ikusiko ditugu hauek duten garrantzia).

 

Zergatik erabiltzen da ainbeste kontratu mota hau azken urteetan?

Enpresak krisiaren ondorioz dituzten irabazi marjin txikien ondorioz, ahalik eta zerga gutxien nola ordaindu bilatzen aritzen dira beti, Gizarte Segurantzan kotizazioak gutxitu, indemnizazioak aurreztuz  etabar. Ez dute gastu fijo bat ordaindu nahi langileen emango duten eraginkortasuna zenbaterainokoa den jakin arte, eta ondorioz bere kabuz lan egiten duten langileak kontratatzen dituzte gero eta maizago.

 

Zein dira lan kontratu eta merkataritza kontratuen arteko desberdintasun handienak?

Enpresak ez du inongo ordainketarik egingo Gizarte Segurantzan, beraz langilea izango da hilabetero bere Autonomo kuota pagatu beharko duena (beharrezkoa da autonomo bezela altan egotea).

Ez da langabeziagatik kotizatuko ezta langabezia hartzeko aukerarik izango langilea autonomoarentzat ez badu bereziki autonomoentzako lan uzteagatik (cese de actividad) kotizatzen gizarte segurantzan.

Merkataritza kontratua bukatzean, langile autonomoak ez du inolako indemnizaziorik jasotzeko aukerarik izango.

 

Nola konpondu dituzte Autonomoak arazo hauek?

TRADE Autonomoa sortu zen (trabajadores autónomos económicamente dependientes). Autonomo hauek, autonomo normalak baino eskubide gehiago eduki ohi dituzte.

TRADE autonomoa izateko, urtean zehar dituzten irabazien %75 gutxienez bezero berdinetik irabaziak izan behar dira. Kontratu hau egitearekin, autonomoak hainbat eskubide lortuko lituzkete:

a) Langabezia kobratzeko eskubidea edukiko du.

b) 18 egun jaiegun edukiko ditu (ordaindu gabeak izan daitezke).

 

Merkataritza Kontratua VS Autonomo faltsuak:

Artikulu honen hasieran esan dugu, bi ezaugarri eduki behar zituela langileak merkataritza kontratua egin ahal izateko. Bata independientea izatea eta bestea bere kabuz lan egitea. Zer esan nahi duen azalduko dugu.

Lan Kontratua duen beste lankide batek duen lanegun  berdina egiten baduzu, bere betebehar berdinak, ez badizute beste enpresa batzuentzat lan egiten uzten edo beti nagusiak jarritako obligazioak betetzen ari bazera, kontratua ez litzateke legezkoa izango, eta autonomo faltsu bezela ariko zinake lanean. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar