Autonomoen berriak

Ticketbaira sarrera ekainak 1ean

blog image tickertbai.png

Urtebete daramagu gutxigorabehera Ticketbai fakturazio sisteman berrian sartzen hasi direla pixkanaka Aktibitate Ekonomiko desbertinak, eta ekainarekin batera sartzeko falta ziren epigrafe guztiak aktibatu beharko dute TBAI.

Ekaina hasiera honetan sartuko diren aktibitate ekonomikoak ondorengoak izango dira: nekazaritzakoak, ganaduarekin lan egiten dutenak, forestalak eta arrantza aktibitateak ere bai, eta noski aktibitate empresarial, profesional eta artistikoen artean sartzeko falta ziren guztiak.

Gipuzkoatuonomo aholkularitzatik aprobetxatu nahi degu TBAIra azken sarrera momento hau, berriro ere fakturak emititzeko legediak adierazten dituen epeak zein diren. Eta kontuan izan noski, beti izango dela beharrezkoa faktura emititzea zerbitzu bat ematerakoan edota produktu bat saltzen denean. Bertan adieraziz zer saldu den edota zein zerbitzu eskeini zaion bezeroari.

Ondorengoa dio legediak faktura bezeroari entregatzeari buruz:

Bezeroa partikular bat bada, produktua saltzen den momentuan edo zerbitzua eskeintzen den momentuan eman beharko zaio faktura beti, nahiz eta faktura osoa edo erraztua izan.

Bezeroa empresa edo beste autonomo bat bada, faktura emititu eta bidaltzeko epeak luzatu egiten dira. Zerbitzua eman edo produktua saldu eta ondorengo hilabeteko 16.egun arte izango dugu faktura emititzeko. Eta ondoren beste hilabete oso bat faktura bidaltzeko, nahiz eta normalena momentu berean bidaltzea izan.

Badira beste kasu batzuk ere, non fakturak bildu egiten diren eta bezero bati hilean eginiko zerbitzu desberdinak faktura bakarrean egiten diren. (faktura rekapitulatiboak). Kontuan izatekoak:

Zerbitzu hauek astero ordaintzen joan badira, faktura astero egin beharko da. Hilean behin egin ahal izateko faktura hilean behin egin beharko luke ordainketa guztia.

Kontuan izan baita ere egindako fakturen kopia bat gorde behar dugula beti 4 urtez, Ogasunak eskatu diezakigukelako.

Beraz denak izango gara iada Ticketbai sistema berrian sartuta, baina ikusi egin behar zein izango diren administrazioen ondorengo pausuak, agian denbora bat pasa ondoren irabazien informazio guztia duenez eredu batzuk ez dira aurkeztu beharko edota irabazien erregistro liburua ez dugu egin beharko adibidez.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar