Aste honetako artikuluan autonomoak egindako lanengatik askotan kobratzerako unean izan daitezkeen arazoei buruz hitz egingo dugu. Lana autonomoentzat kobratzerako momentuan amaitzen baita, eta kasu askotan oso zaila izaten da.
ATA (asociación de trabajadores autónomos) asoziazioak argitaratu duen azken txostenaren arabera, lehengo urtean zehar langile autonomoen %41,7-k arazoak izan zituzten egindako lanak kobratzeko, bai enpresa edota administrazio publikoak izan bezeroak. Hala berankortasuna da gaur egun langile autonomoentzat arazo handienetako bat.
Egia da kasu askotan, autonomoak bizitzen ari diren egoeraren ondorioz, egindako lan horiek kobratzeko ez dutela inolako muga edo betebeharrik jartzen, erreztasunak emateko bezeroari berriz ere bere zerbitzuak kontratatu ditzan. Baina adituak diotenez ordea kobro arau batzuk izatea hobe dela diote, eta ondorengo pautak jarraitzea gomendatzen dute.
-Arau basiko batzuk ezarri: Adibidez kobratzeko muga hurrengo hileko lehen 10 egunetan jarri, eta noski data hau ez badu betetzen, zerbitzuak eten egingo dira.
-Ez izan beldurrik bezero bati ezetz esateari: Esperientziaren bitartez ikasten da zein izan daitekeen bezero berankorra.
-Egingo diren lanengatik kontratu zehatz bat egin, eta bertan fakturak ordaintzeko plazoak garbi adierazi: Hala reklamazioak egiterako unean, lehenagotik idatzi eta firmatuta dugun dokumentu bat izango dugu.
-Bezeroari ordaintzeko era desberdinak eskeini.
-Arazoa sortzerakoan, lehen saiakeran modu lasai eta adeitasunez joan bezeroarengana. Askotan gaizkiulertuengatik izaten da ordainketaren atzeraketa eta hitz egitearekin konpondu daitezke arazoak.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gogorarazi nahi genizuen aipatutako pauta hauekin gutxiagotan izango dituzuela arazoak egindako lanen fakturak kobratzeko, baina hala eta guztiz ere ez balitz nahikoa, jarri gurekin kontaktuan eta ondoren eman behar diren pausuak zein diren esango genizueke!
Utzi zure iruzkina