Autonomoen berriak

Baja hartu oporretara joaten garenean

blog image woman_591576_960_720.jpg

Urtean zehar askotan aipatu ditugu autonomo eta erregimen orokorreko langileen arteko diferentziak zein nabariak diren. Langabezia kobratzeko eskubidea, bajan daudenean autonomoak baino diru gehiago kobratzen dute, paga extrak izaten dituzte eta gainera orain udaran sartu berriak garela, ezin dugu ahaztu ordaindutako oporrak izaten dituztela.

Autonomo gehienen kasuan, oporretara joaten diren epean jarduera gelditzea beste aukerarik ez dute izaten, eta ondorioz irabaziak ere gelditu egiten dira. Egoera hau jasaten ez duten autonomoak, beren zerbitzuak aldizkako kuoten bitartez kobratzen dituztenak izaten dira normalean.

Gai honi buruz iada hiru kontsulta izan ditugu ekainan: bajan eman dezaket jarduera oporretara noan bitartean?

Gipuzkoautonomo aholkularitzan garbi dugu ez dagoela inongo arazorik hau egitearekin. Honen helburua, irabaziak jeisten diren tarte horretan gastuak ere jeistea da, baina hainbat gauza kontuan hartu behar dira erabakia hartu baino lehen.

-Errenagarria izan dadin, hilabete osoa eduki behar genuke jarduera bajan. Nahiz eta 7 egunez bakarrik egon alta egoeran gizarte segurantzan, hilabete osoa kobratzen dute autonomoen kuotagatik.

-Kontuz baja tarte horretan gastuak deduzitzearekin, eta gainera ezingo dugu ezer fakturatu.

 

Hilabete osoz egongo bazarete oporretan, ondorengo tramiteak egin behar zenituzkete. Lehenengo Gipuzkoako Foru Ogasunean baja eman eta ondoren Gizarte Segurantzan. Eta oporretatik etortzerakoan berdin, lehenengo alta Ogasunean eta ondoren Gizarte Segurantzan.

Gipuzkoautonomon badakigu ez direla tramitazio errazak izaten, beraz, jarri gurekin kontaktuan eta gu arduratuko gara baja eta altak era eta epe egokian egiteaz.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar