Autonomoen berriak

KOMERTZIO ETA ENPRESA TXIKIEN DIGITALIZAZIOA

blog image 15041737038512.jpg

Bizi garen gizartea gero eta azkarrago eraldatzen eta eboluzionatzen ari da eta lan munduan gauza bera gertatzen da, bezeroen nahi eta beharrak aldatzen dira, zerbitzuak eskeintzeko modua era aldatzen doa eta orokorrean merkatu osoa da aldatzen doa egunetik egunera. Urte askotan ederki lan egin duten denda eta negozio asko azken urteetan bezeroak galtzen ari dira pixakana, eta ez da bezero horiek desagertu direla, baizik eta konpetentzia biurtu direla.

Hainbatetan gure produktu edo zerbitzuak duen kalitatea bezain garrantzitsua da bezeroengana iristen jakitea. Horretarako gure negozioa gaur egungo merkatuen exigentzietara moldatu beharko dugu, bezero batzuk fidelizatuta egongo dira, baina beste batzuk ordea gure konpetentziara joango dira gure produktu berdina merkeago edota eskuragarriago badute.

Profesional autonomo eta enpresa txiki ugari dira oraindik ere web orririk gabe jarraitzen dutenak eta beste asko web orria eduki arren guztiz zaharkituta dutenak. Gaur egun bezeroengan lehen itxurak eragin izugarria izaten du eta interneten milaka denda desberdin aurkitu ditzakezu oso denbora txikian.

Badira denda txikientzat bereziki konpetentzia gogorra izaten den eta mundu mailako enpresekin borrokatu behar diren sektoreak, adibidez moda edo teknologia. (Gainera mundu mailako multinazional hauek normalean abantaila fiskalak eta halakoak ere izaten dituzte) Baina nahiz eta enpresa oso indartsuak eduki konpetentzian beharrezkoa da gure enpresak interneten presentzia izatea, online denda bat edukitzea, erosketa prozesua ahalik eta gehien erraztea eta salmenta ondorengo zerbitzu on bat izatea konpetentziarengandik desberdintzeko.

Digitalizazio hau gainera ez da gastutzat hartu behar, inbertsiotzat baizik. Gure negozioak etorkizun on bat izateko nahitaezkoa da gure negozioari mundura leiho bat irikitzea eta bertan nor garen, zer eskeintzen dugun eta non gauden aipatu. Bezeroekin interaktuatzeko modua aldatu behar dugu bezeroak erosteko ohiturak aldatzen dituzten modu berean.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan hau guztia kontuan hartzen dugu, eta atal bat dugu bereziki publizitate eta web orriak egiten dituena. Zuen jardueran salto bat eman nahi baduzue, jarri gurekin kontaktuan eta zuen kasua aztertuko dugu ahalik eta aukera eraginkorrena aukeratzeko.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar